Edukira joan

Pomona (Kalifornia)

Koordenatuak: 34°03′39″N 117°45′21″W / 34.0608°N 117.7558°W / 34.0608; -117.7558
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pomona
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriLos Angeles konderria
AlkateaTim Sandoval (en) Itzuli
Posta kodea91766–91768, 91766, 91767 eta 91768
FIPS kodea06-58072
Geografia
Koordenatuak34°03′39″N 117°45′21″W / 34.0608°N 117.7558°W / 34.0608; -117.7558
Map
Azalera59,47 km²
Altuera259 m
MugakideakChino Hills, Claremont, Diamond Bar, San Dimas eta Walnut
Demografia
Biztanleria151.713 (2020ko apirilaren 1a)
2.655 (2010)
Dentsitatea2.551 bizt/km²
Etxebizitzak40.367
Informazio gehigarria
Sorrera1888
Telefono aurrizkia909
Ordu eremuaOzeano Bareko ordu-eremua
ci.pomona.ca.us

Pomona Los Angeleseko konderriko hiria da, 162.255 biztanle biltzen zituena 2008. urteko erroldaren arabera (2005eko hainbat daturen argitan, berriz, 160.815 lirateke [2]). Konderriko bosgarren hiri handiena da, (Los Angeles, Long Beach, Glendale, eta Santa Claritaren atzetik).

Kaliforniako unibertsitate politeknikoa Pomonan da, laboreetan ezagun izan zen Will Keith Kellogg enpresariak bultzatua.

Pomonak honako hiriak ditu mugakide: San Dimas ipar mendebaldetik, La Verne eta Claremont iparraldetik, Montclair eta Chino ekialdetik, Chino Hills eta Diamond Bar hegoaldetik, eta Walnut, Hegoaldeko San Jose Hills, eta Industry hego mendebaldetik.

Hiriaren izenak antzinako Erromako Pomona zeritzon jainkoari zor dio jatorria, frutaren dibinitatea zenari alegia. Pomona 1888ko urtarrilaren 6an eratu zen.

    Datu klimatikoak (Pomona,)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 33 34 38 40 41 41 45 43 45 42 36 34 45
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20 21 22 24 26 29 32 33 32 27 23 20 25.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6 7 8 9 12 14 17 17 16 13 8 6 11.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6 -5 -3 -2 1 4 5 6 3 -2 -4 -6 -6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 79 121 67 30 6 2 0 1 4 27 41 62 440
Iturria: [1]

Latinoak dira hiriko biztanle gehienak, batik bat Mexikokoak eta Ertamerikakoak. 2000ko erroldaren arabera biztanleak 149.473 ziren, ia 40.000 etxebizitzatan banatuta, 30.000 familia inguru osatuta. Arrazari begiratuta hona datuak: % 41.76 zuriak dira, % 9.63 beltzak, % 1.26 jatorrizko amerikarrak, % 7.20 asiarrak, % 0.21 Itsas Bareko irletakoak, %34.93 bestelakoak, eta % 5.01 bi edo hiru baino arraza gehiagokoak. Latinoek 64.47 osatzen dute.

Pomona
Biztanleria urtez urte[2]

2008 162.255
2005 160.815
2000 149.473
1990 131.723
1980 92.742
1970 87.384
1960 67.157
1950 35.405
1940 23.539
1930 20.804
1920 13.505
1910 10.207
1900 5.526
1890 3.634

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaletxea, 1969an jasotako eraikina