Edukira joan

Ron W. Miller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ron W. Miller
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRonald William Miller
JaiotzaLos Angeles1933ko apirilaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaNapa konderria2019ko otsailaren 9a (85 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Diane Disney Miller  (1954ko maiatzaren 9a -  2019ko otsailaren 9a)
Seme-alabak
LeinuaDisney familia
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
John C. Fremont High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, amerikar futboleko jokalaria eta mahastizaina
Pisua200 libra

IMDB: nm0589253 Musicbrainz: 5640aac1-84b5-4f45-955e-7b8e0075958e Find a Grave: 196734972 Edit the value on Wikidata

Ron W. Miller (Los Angeles, 1933ko apirilaren 17a - Napa konderria, 2019ko otsailaren 9a) enpresari estatubatuarra izan zen, futbol amerikarreko jokalari profesionala eta Walt Disneyren suhia.[1] The Walt Disney Companyko presidente eta zuzendari exekutiboa izan zen 1978tik 1984ra, eta Walt Disneyren familia museoko zuzendaritza batzordeko presidentea ere izan zen.

Miller Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitateako ikasle gaztea zen, Diane Disney Miller (1933-2013) bere emaztea izango zena hitzordu itsuan ezagutu zuenean.[2] Urtebete ezkongai-harreman izan ondoren, bikoteak Dianeren aitaren, Walt Disney ekoizlearen, onespena jaso zuen, 1954ko maiatzean Santa Barbaran ezkontzeko. Senar-emazteak elkarrekin egon ziren Diane hil zen arte, 2013an, eta zazpi seme-alaba izan zituzten elkarrekin.[2]

Unibertsitate garaian, 1951 eta 1953 artean Southern California Trojans futbol amerikarreko taldean jokatzeagatik nabarmendu zen Miller, baina ez zen graduatu. AEBetako armadan soldadutza egin ondoren, 1956an Los Angeles Rams-eko tight end gisa kontratu profesionala sinatu zuen National Football League-n.[3] Denboraldi horren amaieran, eta lesio larri bat izan zezakeelako kezkatuta, Walt Disneyk bere suhiari Walt Disney Productionsen lan bat eskaini zion.[2]

Waltek gomendatuta, Ronek Estatu Batuetako Zuzendarien Sindikatuan sartzeko aukera izan zuen. <i id="mwMA">Old Yeller</i>-en (1957) bigarren zuzendari laguntzaile gisa egin zuen bere lehen lana, eta handik telebistarako formatu eta telesailetan ekoizpen lanak egitera pasatu zen. Ordutik, Son of Flubber (1963), Summer Magic (1963) eta That Darn Cat! (1965) familia-filmetan, eta ekoizle nagusia Never a Dull Moment (1968) filmean.[2] 1971n Emmy sari bat irabazi zuen The Wonderful World of Disney (NBC) telebista programagatik, nahiz eta The Rescuers (1977), Pete's Dragon (1977), The Fox and the Hound (1981) eta Tron (1982) film luzeetan ekoizle exekutiboa izan zelako gogoratuagoa den.[4]

Miller Walt Disney Productionseko presidente bihurtu zen 1978an, eta zuzendari exekutibo 1983an. Bere agintaldian, helduentzako zineman espezializatutako Touchstone Pictures ekoiztetxea sortu zen, eta Disney etxeak familiako zineari lotuta jarraituko zuen.[5] Gainera, VHS banatzeko enpresak (Walt Disney Home Video), Disney Channel kable bidezko telebista kanala eta jolas-parke berriak (Epcot (1982) eta Tokyo Disneyland (1983), AEBtik kanpoko lehenengoa, sortu ziren.[6] 1980ko hamarkadaren hasieran, taldearen diru-sarreren % 70 parke tematikoetatik zetorren.[6]

Hala ere, Miller aldia film luzeen diru-bilketa apaleko garai batekin eta konpainiaren barne-krisi handienetako batekin batera gertatu zen: 1984ko hasieran, Saul Steinberg finantza-espekulatzaileak OPA etsaikorra egin zuen, eta, horren ondorioz, bi aldeen arteko finantza-lehia sortu zen, eta burtsan balioa galdu zen.[6][7] Arrazoi horregatik, Roy E. Disneyk eta administrazio kontseiluko beste kide batzuek Miller kargutik kentzera behartu zuten, eta 1984ko irailean Disney familiarekin loturarik ez zuten exekutiboek ordezkatu zuten: Frank Wells (presidentea), Michael Eisner (CEO) eta Jeffrey Katzenberg (Walt Disney Studios).[8]

Walt Disney Corporationetik atera ostean, Millerrek, emaztearekin batera, upategi bat kudeatu zuen Napa haranean (Kalifornia), eta Walt Disney familia museoa San Frantziskon.[9] 2019ko otsailaren 9an hil zen, 85 urte zituela.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Remembering Ron Miller» The Walt Disney Company 2019ko otsailaren 10a.
  2. a b c d «Ron Miller, Walt Disney's son-in-law and former Disney CEO, attends Disneyland's 60th celebration» The Orange County Register 2015eko abuztuaren 4a.
  3. «Ron Miller NFL Football Statistics» Pro-Football-Reference.com.
  4. «Former Disney CEO Ron Miller recalls his own "TRON" legacy» jimhillmedia.com 2010eko abenduaren 15a.
  5. Harmetz, Aljean. (1984ko otsailaren 16a). Touchstone label to replace Disney name on some films. .
  6. a b c «History of The Walt Disney Company» Funding Universe.
  7. Disney, Raider to Pay Investors for 'Greenmail' : $45-Million Settlement Seen as First of Its Kind. 1989ko uztailaren 13a.
  8. Harmetz, Aljean. (1985eko abenduaren 30a). The man re-animating Disney. .
  9. «Walt Disney's Daughter, Diane Disney Miller, Dies at 79» The Hollywood Reporter 2013ko azaroaren 19a.
  10. Soberman, Matthew. (2019ko otsailaren 10a). «Ron W. Miller, Former Disney President and CEO, Passes Away at 85» WDW News Today.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]