Edukira joan

Teodoro III.a Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teodoro III.a Errusiakoa

Tsar of All Russia (en) Itzuli

1676 - 1682
Alexis I.a Errusiakoa - Ivan V.a Errusiakoa, Petri I.a Errusiakoa
Romanov Etxeko Burua

Bizitza
JaiotzaMosku1661eko ekainaren 9a
HerrialdeaErrusiar Tsarerria
HeriotzaMosku1682ko maiatzaren 7a (20 urte)
Hobiratze lekuaCathedral of the Archangel (en) Itzuli
Familia
AitaAlexis I.a Errusiakoa
AmaMaria Miloslavskaia
Ezkontidea(k)Agafya Grushetskaya (en) Itzuli  (1680ko uztailaren 18a (juliotar egutegia), 1680ko uztailaren 18a -  1681eko uztailaren 14a (juliotar egutegia))
Marfa Apraksina (en) Itzuli  (1682ko otsailaren 15a (juliotar egutegia), 1682ko otsailaren 14a -  1682ko apirilaren 27a (juliotar egutegia))
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaRomanov dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Lantokia(k)Mosku
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Musicbrainz: a6e0bc7a-7e0f-407c-b0e6-961161832006 Find a Grave: 13822578 Edit the value on Wikidata

Teodoro III.a Alekseievitx (errusieraz: ;Фёдор III Алексеевич; Mosku, 1661eko ekainaren 9a - ibidem, 1682ko maiatzaren 7a) Errusiako tsarra izan zen 1676tik 1682ra.

Alexis Errusiakoa eta Maria Miloslavskaiaren semea izan zen. Bere aitaren oinordekoa izan zen 1676 urtean, hamabost urterekin. Simeon Polotski fraidearen heziketa bikaina jaso zuen. Poloniera eta latina ikasi zituen. Jaio zenetik desitxuratuta eta geldiarazita zegoen gaixotasunagatik. Denbora asko eman zuen lagun nobleekin, geroago gortean hizkuntza, zeremoniak eta jantzi poloniarrak sartu zituztenekin.

1680an Agafia Gruxevskaiarekin ezkondu zen. Bere erregealdian, erreformak eta liberalismo gehiago sartu zituen, eta zigorren zorroztasuna arindu zuen. 1682an Akademia eslaviar-greko-latindarra sortu zuen. Erreforma nagusia Administrazioan sartzeko merezimendua ezartzea izan zen.

Agrafia bere emaztea 1681eko uztailaren 14an hil zen, haur bat erditu ondoren. Haurra 21ean hil zen. 1682ko otsailaren 24an ezkondu zen Marfa Apraksinarekin eta maiatzaren 7an seme-alabarik gabe hil zen.