The Economist
The Economist | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1843 |
Izenburua | The Economist |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ekoizpen lekua | Londres |
Argitaletxea | The Economist Group (en) |
OCLC | 531780543 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | news magazine (en) |
Hizkuntza | ingelesa |
Kokapena | |
Jabea | The Economist Group (en) |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1843 |
Argumentu nagusia | ekonomia eta politika |
economist.com | |
The Economist aldizkaria ekonomiari buruzko astekaria da, formatu inprimituan zein digitalean astero argitaratzen dena. Bere edukiak gaurkotasunari, nazioarteko negozioei, politikari, teknologiari eta kulturari buruzkoak dira, eta Erresuma Batuan idazten eta editatzen da nagusiki. Londresen finkatuta, egunkaria The Economist Group-en jabetzakoa da, eta Estatu Batuetan daude egoitza nagusiak, bai eta Europa kontinentaleko, Asiako eta Ekialde Hurbileko hiri nagusietan ere[1][2]. Bere lehenengo alea 1843an argitaratu zen James Wilsonen zuzendaritzapean. Arrazoi historikoengatik bere burua egunkari gisa definitzen duen arren, bere egungo formatua aldizkari batena bezalakoa da[3]. Egunkaria datu-kazetaritzan eta interpretazio-analisian oinarritzen da, jatorrizko informazioaren gainetik, eta horrek kritikak eta goraipamenak ekarri dizkio.
Argitalpena The Economist Group elkartearena da. Elkarte honen barruan, Rothschild eta Agnelli familiek % 50a kontrolatzen dute. Akzioen beste % 50 inbertitzaile pribatuen jabetzakoak dira, aldizkariko langileak barne [4]. Bost kontinenteetako 75 kazetarik baino gehiagok osatzen dute lantaldea [5]. Kontseilu editoriala erredaktore burua aukeratzeaz arduratzen da, bere onespenik gabe kargutik kendu ezin dena.
Aldizkariak ez ditu egileen izenak jasotzen bere artikuluetan. Enpresak artikuluak modu anonimoan egitea defendatzen du, garrantzitsuena taldearen ideiak eta iritziak direlako, ez kazetari indibidual bakoitzarenak. Horrek bere tradizioari eustea eta bere ikuspuntuak sendoak izatea ziurtatzen du[6].
The Economist-ek liberalismo klasikoan, sozialean eta bereziki ekonomikoan oinarritutako argitalpen-ildoari jarraitzen dio. Zentrismo erradikaleko politikak babesten ditu, eta merkatu librea, merkataritza askea, globalizazioa, immigrazioa eta desarautzea sustatzen ditu, beraiek «Adam Smith eta David Humeren liberalismoaren emaitza» gisa definitu dutena. Erantzukizun politiko eta ekonomikoko karguetan eragitea bilatzen du, eta; beraz, bere xede-publikoa hizkuntza ekonomikoarekin ohitutako goi mailako klasekoa da.
Bere jarrera editoriala markatua izan arren, nahiko inpartziala dela eta gertaerak egiaztatzeko eta editatzeko estandar altuak mantentzen dituela uste da, aldizkariak gertaeren egiaztapen eta testu-edizio zorrotzak egiten baititu[7][8]. Hitz-joko eta harpidetza-prezio altuak barne hartzen dituen estilo batekin, bere audientzia maila ekonomiko eta hezitzaile altuko pertsonek osatzen dute, enpresa-liderrak eta arduradun politikoak barne[2][9]. Argitalpena kazetaritzaren esparruan aitortu da, bere artikuluen zorroztasun eta bikaintasunagatik[4][3]; artikuluak ez dira sinatzen, argitalpen-kontseilua arduratzen baita bertan aurkeztutako informazioaz kolektiboki.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Economist James Wilson bankari eta enpresari eskoziarrak sortu zuen 1843an, aleak inportatzeko arantzela (Corn Laws) indargabetzeko eta merkataritza askea defendatzeko.
Wilsonek honela deskribatu zuen: “adimenaren —aurrera egiten laguntzen diguna— eta ezjakintasunaren —mespretxagarria eta gure aurrerapena oztopatzen duena— arteko borroka gogorra”[10].
Denbora luzez, "gai publikoei buruzko mendebaldeko aldizkari trebe eta sotilenetako bat" izan dela esan ohi da, baita merkatu librearen eta ekonomia klasikoaren defendatzaile ere[11]. Karl Marxek teoria sozialistaren formulazioan aipatu zuen, argitalpenak burgesiaren interesak ordezkatzen zituela uste zuelako[12]. Bere hitzetan, "Londresko Economist delakoak, finantza-aristokraziaren organo europarrak, modu nabarmenagoan deskribatzen du klase horretako jarrera"[13]. 1915ean, Vladimir Lenin iraultzaileak The Economist "aberats britainiarren alde hitz egiten duen egunkaria" zela esan zuen[14].
Herbert Spencer zuzendariordea izan zen 1848tik 1853ra. 1861 eta 1877 artean, erredaktore burua Walter Bagehot izan zen, Wilsonen suhia. Lehen urte hauetan, egunkariak gaurkotasun politiko eta ekonomiko handiko eztabaida ekonomikoetan parte hartu zuen, hala nola XIX. mendeko diru-eztabaidetan, Banku Eskolak Diru Eskolaren aurka zuen jarrera babestuz. 1844ko Banku Gutunaren Legearen eta 1857ko finantza-krisiaren kritikoa ere izan zen, finantza-kapitalaren gehiegizko metaketari eta interes-tasen aldakortasunari egotziz. Honela, bere eragina handituz joan zen Londresko botere zirkuluetan. Hala ere, Britainia Handiko hiriburuan 10.000 ale baino ez zituen saltzen, eta hori XX. mendearen hasierara arte mantendu zen[15].
Bere historian zehar, The Economist-ek hainbat aldaketa izan ditu. 1920an, bere ale-kopurua 6.170koa izan zen, eta 1971n bere formatua aldatu zuen azaleztapen perfektuko formatu txikiago batera, aldizkari erakoa. 1981ean, Ipar Amerikako edizio bat atera zen, eta 2012an, Txinari buruzko atal esklusibo bat gehitu zen. Arrakasta handia izan duen arren, argitalpena kritikatua izan da marketin-informazioan duen ikuspegiagatik eta batzuetan jatorrizko azterketarik ez izateagatik.
2015ean, Pearson argitaletxe taldeak Exorren jabe zen Agnelli familiari saldu zion The Economist-en zuen partaidetza, 469 milioi liberaren truke. Sortu zenetik, The Economist nazioartean eragin eta errespetu handiena izan duen argitalpenetako bat izan da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Economist nagusiki munduko gertaeretan, politikan eta negozioetan zentratzen da, baina zientzia eta teknologiari buruzko aldizkako atalak ere argitaratzen ditu, baita liburuak eta artea ere. Gutxi gorabehera bi astetik behin, argitalpenak gai jakin bati buruzko txosten berezi sakon bat dauka [16]. Bost kategoria nagusiak Herrialdeak eta Eskualdeak, Negozioak, Finantzak eta Ekonomia, Zientzia eta Teknologia dira. Egunkaria ostegunetan inprimatzen da, 18:00etatik 19:00etara, eta hurrengo egunean herrialde askotako kioskoetan dago eskuragarri. Munduan zehar banatutako zazpi zentrotan inprimatzen da.
2007ko uztailetik, egunkariaren audio-edizio oso bat ere badago, ostegunetan, 21:00etan, Londresko orduan argitaratzen dena[17], eta Talking Issues ekoiztetxea arduratzen da audio-bertsio hau egiteaz. Enpresak egunkariaren testu osoa grabatzen du MP3 formatuan, Britainia Handiko edizioaren orrialde gehigarriak barne. 130 MBko asteko deskarga doakoa da harpidedunentzat eta ordainpekoa harpidedun ez direnentzat. Argitalpenaren idazleek estilo estua hartzen dute, espazio mugatu batean ahalik eta informazio gehien sartzea bilatzen duena[18].
Estiloa eta tonua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Economist-ek ahots koherentea eta uniformea erabiltzen du bere artikulu guztietan, hein batean egileen anonimotasunari esker, eta horregatik artikulu guztiak idazle bakar batenak direla dirudi. Estilo horrek hizkuntza zehatza [19] [20] eta tonu lehor eta diskretua ditu ezaugarri, baita umoretsua ere. Ekonomiari dagokionez, argitalpenak bere irakurleek ekonomia klasikoari buruzko oinarrizko ezagutzak dituztela suposatzen du, "esku ikusezina" edo "makroekonomia" bezalako terminoak azaltzea saihestuz eta azalpen labur eta motzak erabiliz. Irakurleak ekonomiari buruzko prestakuntza formalik behar ez duen arren, bere artikuluek publiko kultuarentzat eskuragarriak izatea bilatzen dute, baina ez nahitaez aditua. Esaldi laburrak ez ditu itzultzen frantsesez edo alemanez, baina erakunde ezagunen izaera azaltzen du, hala nola "Goldman Sachs, inbertsio-banku bat" [21]. Hitz-jokoen, aipamenen eta metaforen erabilera ohikoa da The Economist-en, batez ere izenburuetan eta argazki-oinetan, eta horrek ulermena zaildu dezake ingeleseko jatorrizko hiztunak ez direnentzat[22].
Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko aipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Economist aldizkariak Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko zenbait aipamen egin ditu bere argitalpenetan. Zehazki, 100 dira 2013tik gaur egun arte EAEri buruzko egindako aipamenak. Artikuluetan euskal ekonomiaren egoera, kultura eta hizkuntza azaltzen dira gehien bat, eta aipatzekoak dira “The struggle to preserve regional languages” [23], “Written Basque may be 1,000 years older than anyone thought” [24] edo “In Spain’s parliament, you can now speak Basque (or Catalan or Galician)”[25] artikuluak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «CBS News/New York Times Monthly Poll, June 2010» ICPSR Data Holdings 2011-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ a b Peters, Jeremy. (2013). «The Economist Tends Its Sophisticate Garden» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ a b (Ingelesez) «The Broadview Guide to Writing: A Handbook for Students - Sixth Edition» Broadview Press (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ a b «Exor to get 40 percent of The Economist after Pearson stake sale» Reuters.
- ↑ Stephen, Brook. (2008). «Let the bad times roll» The Guardian.
- ↑ (Ingelesez) «The Economist Group - About us» The Economist Group (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Pressman, Matt. (2009-04-20). «Why Time and Newsweek Will Never Be The Economist» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Leadership, The Berlin School Of Creative. «10 Journalism Brands Where You Find Real Facts Rather Than Alternative Facts» Forbes (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Gates, Bill. «Where can I get unbiased news?» gatesnotes.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «From the Corn Laws to Your Mailbox» MITPressLog (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) World Politics. 2024-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) McLellan, David. (1973-12-01). Karl Marx: His Life and Thought. Springer ISBN 978-1-349-15514-9. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Marx, Karl. (1852). The Eighteenth Brumaire of Louis Bonaparte. .
- ↑ (Ingelesez) Zevin, Alexander. (2019-11-12). Liberalism at Large: The World According to the Economist. Verso Books ISBN 978-1-78168-624-9. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Press, Europa. (2012-11-05). «'The Economist', Premio Internacional Gabarrón de Economía 2012» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Page, Jason S.. (2013-06-04). Boildown Study on Supernatant Liquid Retrieved from AW-106 in December 2012. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Kennedy, Thomas Alexander, (11 July 1920–11 Feb. 2013), economist. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ DeWitt, Larry. (2019-07-25). Orshansky, Mollie (9 January 1915–18 December 2006), civil servant, economist and statistician. Oxford University Press ISBN 978-0-19-860669-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ DeWitt, Larry. (2019-07-25). Orshansky, Mollie (9 January 1915–18 December 2006), civil servant, economist and statistician. Oxford University Press ISBN 978-0-19-860669-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ DeWitt, Larry. (2019-07-25). Orshansky, Mollie (9 January 1915–18 December 2006), civil servant, economist and statistician. Oxford University Press ISBN 978-0-19-860669-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «Disaster by Any Other Name» Voices of the American Revolution: 79–87. 2000 doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Becker, Daniel. (2024-02-12). «Gaming till you drop» Arbeiten aus Anglistik und Amerikanistik 48 (2): 257–276. doi: . ISSN 0171-5410. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «The struggle to preserve regional languages» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «Written Basque may be 1,000 years older than anyone thought» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «In Spain’s parliament, you can now speak Basque (or Catalan or Galician)» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).