Edukira joan

Transilvania

Koordenatuak: 46°46′00″N 23°35′00″E / 46.766666666667°N 23.583333333333°E / 46.766666666667; 23.583333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Transilvania
Datu orokorrak
Mendirik altuenaNegoiu
Motaeskualde historiko
Azalera100.293 km²
Geografia
Map
Koordenatuak46°46′00″N 23°35′00″E / 46.766666666667°N 23.583333333333°E / 46.766666666667; 23.583333333333
UTC orduaUTC+02:00
Estatu burujabe Errumania

Transilvania[1] (errumanieraz: Transilvania edo Ardealul; hungarieraz: Erdély; alemanez: Siebenbürgen) Errumaniako eskualde historiko bat da, herrialdeko ipar-mendebaldeko herenean kokatua, Karpato mendiek eki eta hegoaldean mugatzen zutena. Bestela, mendebaldean gaurko Hungaria izango luke mugakide. Gaur egungo Mendebaldeko kulturan, banpiroekin erlazionatu ohi da, batez ere Bram Stokerren Drakula eleberri ospetsuaren eta geroztiko film-egokitzapen ugarien eraginez.

Erromatar Inperioaren garaian Daziako probintziak aurretik existitzen zen Daziako Erresuma ordezkatu zuen, eta Transilvaniaren lurraldea probintziaren iparraldeko zatian gelditu zen. Hunoak eta bulgariarrak ere hortik zabaldu ziren, eta ondoren hungariarrek lurraldea inbaditu zuten XI. mendetik aurrera. Garai hartakoa da lehenengo aipamen idatzia, latinez (ultra silvam, «basoaz harago»). XV. mendean Vlad Drakula printzeak Otomandar Inperioaren zabalkundea oztopatu zuen, eta transilvaniar buruzagirik ezagunena da gaur egun, baina ez pertsonaia historikotzat, baizik eta Bram Stokerrek Drakula eleberrian irudikatutako banpirotzat (film ugaritan azaldu baita banpiroaren irudikapen hori).

XIX. mendean Austria-Hungariako Inperioaren zati bilakatu zen, eta Lehen Mundu Gerraz geroztik Errumaniako zati da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]