Turingia
Turingia | |||
---|---|---|---|
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Alemania | ||
Hiriburua | Erfurt | ||
Land burua | Christine Lieberknecht (CDU) | ||
ISO kodea | DE-TH | ||
Bozak Bundesraten | 4 (69tik) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 51°N 11°E / 51°N 11°E | ||
Azalera | 16.171 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.143.145 biztanle | ||
Dentsitatea | 0.13 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
https://thueringen.de/ |
Turingia[1] (alemanez: Thüringen, ˈtyːʁɪŋən ahoskatua), ofizialki Turingiako Estatu Askea (alemanez: Freistaat Thüringen, ˈfʁaɪʃtaːt ˈtyːʁɪŋən ahoskatua), Alemaniako erdialdeko estatu (Land) eta lurralde historiko bat da. Erfurt du hiriburua.
Mugak: Hessen mendebaldean, Saxonia Beherea eta Saxonia-Anhalt iparraldean, Saxonia ekialdean eta Bavaria hegoaldean. Harz mendialdeko ekialdea, Turingiako arroa eta Turingiako oihana (Thüringer Wald) eskualdeak hartzen ditu. Helme, Saale, Untrut eta Werra ibaiek igarotzen dute lurraldea.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde oihantsua da: koniferoak Harz-en eta pagoak Turingiako oihanean. Turingiako arroan laboreak, lupulua eta fruta-arbolak lantzen dira. Meak: gatza eta potasak (Turingiako arroa, Werrako harana) eta burdina (Turingiako oihana).
Industria kimikoa Erfurten; metalurgia; portzelana- eta beira-lantegiak (Meiningen, Sonneberg); zurgintza-lanak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]400. urtetik turingiar herri germaniarraren kokalekua izan zen. V. mendean Atilaren hunoekin Galiara abiatu ziren. Eskualdea frankoek konkistatu zuten VI. mendean, eta gero Austrasiako zati izan zen. 804an Karlomagnok marka bihurtu zuen bere mendeko lurraldea, saxoniarren eta eslaviarren erasoetatik babesteko. IX. mendean, Germaniako erresumaren barnean geratu zen, eta lurralde guztiaren kristautzea amaitu zen. X. mendean, Saxoniako dukeen mende izan zen. XV. mendean, dukerria bi zatitan bereizi zen.
XIX. mendearen hasieratik, turingiar eskualdeek Alemaniaren batasuna eman zuen prozesuan esku hartu zuten; Bismarcken Prusiaren eraginpean, 1871n inperio aleman berriaren barne geratu ziren. 1920an Turingiako estatua osatu zen. 1946tik Alemaniako Errepublika Demokratikoaren zati izan zen, eta 1990ean Alemania batuaren land bihurtu zen.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turingiako hiri handienak honako hauek dira:
- Erfurt (204.994 biztanle)
- Jena (105.129)
- Gera (99.262)
- Weimar (65.479)
- Gotha (45.593)
- Nordhausen (44.296)
- Eisenach (42.750)
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turingia estatua 17 barrutik (Kreis) osatzen dute:
- Altenburger Land
- Eichsfeld
- Gotha
- Greiz
- Hildburghausen
- Ilm-Kreis
- Kyffhäuserkreis
- Nordhausen
- Saale-Holzland
- Saale-Orla
- Saalfeld-Rudolstadt
- Schmalkalden-Meiningen
- Sömmerda
- Sonneberg
- Unstrut-Hainich
- Wartburgkreis
- Weimarer Land
Sei hiri aske (Kreisfreie Städte) ere badaude:
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko abuztuaren 30ean egin ziren Hanburgoko parlamenturako hauteskundeak. CDU alderdiak irabazi zituen eta SPDrekin koalizioa osatuz Christine Lieberknecht da gobernu burua.
Honako hauek izan ziren emaitzak:
Alderdia | Bozkak | Ehunekoak | Diputatuak |
---|---|---|---|
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) | 329.241 | % 31'2 | 30 |
Ezkerra (Die Linke) | 288.932 | % 27'4 | 27 |
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) | 195.353 | % 18'5 | 18 |
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) | 80.511 | % 7'6 | 7 |
90 Aliantza/Berdeak | 64.889 | % 6'2 | 6 |
Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NDP) | 45.401 | % 4'3 | 0 |
Gainontzeko alderdiak | 49.874 | % 4'7 | 0 |
Turingiar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eckhart Maisua (1260-1328), teologo mistikoa.
- Johann Sebastian Bach (1685-1750), musikagilea.
- Johann Jakob Bernhardi (1774-1850), mediku eta botanikaria.
- August Schleicher (1821-1868), hizkuntzalaria.
- Max Weber (1864-1920), soziologo eta ekonomilaria.
- Otto Dix (1891-1969), margolaria.
- Herbert Kroemer (1928- ), 2000ko Fisikako Nobel Sariaren irabazlea.
- Lothar de Maizière (1940- ), Ekialdeko Alemaniako azken kantzilerra (1990)
- Olaf Ludwig (1960- ), txirrindularia.
- Kati Wilhelm (1976- ), eskiatzailea.
- August Schleicher (1821-1868), hizkuntzalaria.
- Marcel Kittel (1988), txirrindularia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez) Turingiako webgunea