Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
2.746.388
🔎
Azalera
606,424 km²
🌄
Altuera
179 metro
📷
Argazkiak
ikusi
Grant parkea.

Chicago Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da, hirugarren handiena New York eta Los Angelesen atzetik. Illinois izeneko estatuan dago. 2017ko datuen arabera 2,7 milioi biztanle ditu, baina inguruko hiriak batera hartuta ia 9 milioi pertsona bizi dira Chicagoren eremuan.

Geografia eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako erdialdean kokaturik dago, Michigan aintziraren ertzean. Chicago ibaia bertan itsasoratzen da.

Uda epela eta hezea izaten da eta negua oso hotza da. Elur zaparrada handiak egiten ditu gainera.

   Ba al dakizu   
Munduko lehenengo etxe orratza Chicagon eraiki zen. Home Insurance Building izena zuen eta 10 solairu zituen.

Chicago 1833. urtean sortu zen eta izena ibaiak eman zion. 1871. urtean sute ikaragarri batek hiria suntsitu zuen. 250 pertsona hil ziren eta 100.000 pertsona etxerik gabe gelditu ziren.

1919 eta 1931 artean gangsterren hiria izan zen. Al Capone zen buruzagia eta garai hari buruzko pelikula asko egin dira.

Kirol mota asko egiten dira Chicago. Kirol talde ezagunenak Chicago Bulls saskibaloi taldea eta Chicago Cubs beisbol taldea dira.

Urtero Chicagoko maratoia egiten da.