Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Musa

Eduki-taula

Musikaren musa, lira jotzen.

Musak bederatzi ahizpa jainkosa ziren greziar eta erromatar mitologian. Zientziak eta arteak babesten eta errepresentatzen zituzten. Mitologiaren arabera, musak lurrera jaisten ziren, poesia, gizakiei ideiak xuxurlatzeko, musika eta beste arte batzuetan aritzeko laguntza eskatzen zietenean.

Musen estatuak apaingarri ohikoak ziren Antzinako Grezian eta Erroman. Eskultoreek musa bakoitza bere artearen ikur batekin irudikatzen zuten askotan.

Mitoaren arabera, jainko nagusia, Zeus, musen aita zen. Musen ama, berriz, oroimenaren jainkosa zen, Mnemosine. Istorioetan, musak askotan Apoloren lagunak ziren; izan ere, Apolo musikaren eta etorkizunaren iragarpenaren jainkoa zen.

   Ba al dakizu   
Museo hitza
grezieratik dator eta «musen tokia» esan nahi du.

Hauek dira bederatzi musak:

  • Klio: historiaren musa.
  • Euterpe: musikaren musa.
  • Talia: komediaren musa.
  • Melpomene: tragediaren musa.
  • Terpsikore: dantzaren musa.
  • Erato: lirikaren musa.
  • Polimnia: kantu sakratuen musa, eta beste batzuen iritziz, geometriarena;
  • Urania: astronomiaren musa.
  • Kaliope: epikaren musa.