Ultra (kirola)
Ultra futbol talde batzuen alde talde antolatu erradikal batzuei Europan ematen zaien izena da. Ingalaterran Hooligan bezala ezagutzen dira. Latinoamerikan talde hauek barra brava bezala ezagutzen dira, Brasilen izan ezik, non torcida bezala ezagutzen diren, azken izen honek portaera erradikalak ez dituzten zalego asko hartzen dituen arren.
Ultren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago garbi talde hauen jatorria. Indarkeria futbolean ia kirol hau bezain antzinakoa da, Ingalaterran 1898ko aurrekariak daudelarik, poliziaren txosten batean hooligan hitza indarkeriazko ekintzak egiten dituzten zaletu taldeak izendatzeko erabiltzen denean. Dena den, Ultra bezala ezagutzen diren talde antolatuen jatorria, Hooliganekiko ezberdintasun estetiko eta kultural batzuekin, 1960ko hamarkadan Italian dagoela onartzen da, ondoren Europako gainontzeko herrialdeetatik hedatuz. Hala ere, 1980ko hamarkadararte ez zuten entzute publikorik izan, Europako zenbait herrialdetan, futbol zelaietatik kanpo eta hauen barruan sortzen zuten indarkeria, koloretasuna, animazioa eta berauen kideengatik.
Ultren izaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ultra azpikultura futbol talde bat babesteko estilo nahasketa bat da, koreografien, bandera erabileraren, zuzirien, kantuen eta ultra talde bakoitzaren izena duten bufanden erabileraren bidez. Taldeek ehundaka edo milaka kide izan ditzakete, askotan talde ultra erradikalenen ideologia politikoaren ondorioz sortzen diren etsaitasun eta senidetasunak agertuz.
Talde ultra batzuk eskuin muturreko alderdiekin lotuta daude, svastikak, zelta gurutzeak eta ikur faxistak erakusten dituztenak, horien artean Real Madrilen Ultras Sur eta Atletico Madrilen Frente Atletico Espainian; Societá Sportiva Lazioren Irriducibili Italian; eta FC Portoren Super Dragões Portugalen.
Euren burua ezker muturrekotzat duten talde ultrak ere badaude, ezkerraren ikur eta irudiak erakutsiz, Ernesto "Che" Guevararena adibidez. Ezkerreko ideologia duten talde ultra ezagunenetako batzuk Olympique de Marseillen South Winners Frantzian, AS Livornoren Brigate Autonome Livornesi Italian eta Celtic FCren Green Brigade dira. Beste batzuk, euren aldetik ikur anarkistak erabiltzen dituzte, baina ez derrigorrez ideologia politiko zehatz batekin lotua.
Euren izaera nazionalistagatik bereizten diren talde ultrak ere badaude, bereziki Espainian. Horien artean Herri Norte Taldea, Bilboko Athletic Klubarena Euskadin, Futbol Club Barcelonaren Almogavers eta Boixos Nois Katalunian eta Real Club Celta de Vigoren Celtarras Galizian.
Dena den, badaude ideologia politiko edo aldarrikapen nazionalista batekin definitzen ez diren talde ultra asko, euren taldea animatzera mugatuz. Hau da Real Racing Club de Santanderren Juventudes Verdiblancas eta Ultras Naciente ( Las Palmas).
Ultrak taldeari eta sortzen diren elkarteari dioten leialtasunagatik bereizten dira. Euren helburua ospetsu bihurtzea eta herrialdeko edo munduko gainontzeko taldeek ezagutuak izatea da. Hala, beraz, ezagunenak eta beldur gehien sortzen duten taldeak partiduan zehar gehien kantatzen dutenak dira, harmailetan tifo hoberenak egiten dituztenak eta, batez ere, borroka gehienetan irabazten dutenak. Borrokak dira ultra munduaren oinarria, gainontzeko zalegoen artean ospea eta errespetua lortzeko erabiltzen duten modua da.