Valpuestako kartularioak
Itxura
Valpuestako kartularioak | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Valpuestako kartularioak Santa Mariaren kolegiatan (Burgosko iparraldean) aurkitu diren Erdi Aroko kartulario bi dira. XII. mendeko agirien bildumaz gain, IX. mendeko zenbait agiriren kopiak dituzte. Testuen jatorria zalantzan jarri bada ere, ofizialki antzinako gaztelaniazko lehendabiziko hitzak dituztela onartzen da.[1] Testu gehiena latinez dagoen arren, baditu zenbait erromantzezko hitz ere.[2] Hitz horietan euskararen eragina nabaria da.
Bi kartularioek, idazkeraren arabera, Gotikoa (Gótico) eta Galiarra (Galicano) dute izena. Espainiako Agiritegi Nazionalean daude eta 1900. urtean Revue hispanique frantziar aldizkarian zati batzuk argitaratu zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vergaz, Miguel Ángel. (2010-11-7). «La RAE avala que Burgos acoge las primeras palabras escritas en castellano» El Mundo.
- ↑ Ramos Remedios, Emiliana. (2000). Los Cartularios de Santa María de Valpuesta. in: Análisis Lingüístico..