Edukira joan

Wallis eta Futuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wallis eta Futuna Uharteetako Lurraldea
Territoire des îles Wallis-et-Futuna
Telituale o Uvea mo Futuna
Ereserkia: Marseillesa

Wallis eta Futunak bandera

[[Fitxategi:|200px]]
Geografia
HiriburuaMata-Utu
13°16′58″S 176°10′25″W
Azalera142,42
Punturik altuenaMont Puke (en) Itzuli
KontinenteaUharteetako Ozeania
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika
PresidenteaMichel Aubouin
Demografia
Biztanleria11.558
Dentsitatea42,18 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1961
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+681
ISO 3166-1 alpha-2WF
ISO 3166-1 alpha-3WLF
Ordu eremua
Internet domeinua.wf
wallis-et-futuna.pref.gouv.fr
Wallis eta Futunako mapa.

Wallis eta Futuna[1][2] (fakauvea eta fakafutuna[3] hizkuntzetan Uvea mo Futuna, frantsesez ofizialki Wallis-et-Futuna) bi uharteditan banatuta dauden jatorri bolkanikoko uharte batzuek osaturiko Polinesiako lurraldea da. Administratiboki Frantziaren menpeko itsasoz haraindiko kolektibitate (Collectivité d'outre-mer, COM) edo elkartea da.

Ozeaniako uharte-nazio honetako auzokide guztiak polinesiarrak dira: Tuvalu ipar-mendebaldera, Rotuma mendebaldera, Fiji hego-mendebaldera, Tonga hego-ekialdera, Samoa ekialdera, Tokelau ipar-ekialdera eta urrunago iparralderantz Kiribatiko Rawaki edo Fenix uharteak ditu.

Polinesiako lurralde honetako uharteek 274 km²ko azalera okupatzen dute eta beren kostaldeak 129 kmkoak dira; geografikoki bi artxipelagotan banatuta daude:

Bi uhartedien artean 260 bat km daude.

Uharte hauetan klima beroa dago eta azarotik apirilera eurien sasoia izaten da; sasoi lehor eta freskoagoa maiatza eta urria artekoa izaten da. Urteko euri kopurua 2.500-3.000 mililitrokoa da eta batez besteko hezetasuna %80.

Uharte hauetan bi herri polinesiar bizi dira; herri-mitologiaren eta ikerketa-lanen arabera Uvea edo Wallis uhartekoak Tongatik heldu ziren eta Futunakoak Samoatik.

Uharteetara heldu ziren lehen europarrak herbeheretarrak (Willem Schouten eta Jacob Le Maire 1616an Futunara) eta ingelesak (Samuel Wallis 1766an Uveara) izan ziren; ingelesek 'Uveari "Wallis" izena eman zioten, bidaiari kornuallestarraren omenez. Hala ere Frantzia izan zen lurralde hau kontrolatu zuen potentzia koloniala. 1788an heldu zen lehen frantsesa, Louis Antoine de Bougainville eta 1837an misiolariak heldu ondoren bertako erregeak zein biztanle gehienak katoliko bihurtu ziren.

1842an erregeek Frantziaren babesa eskatu zuten, bertako biztanleen matxinada bati aurre egitearren; harrezkero uhartedian metropoliaren boterearekin batera, barne arazoetarako hiru erregeen eta egitura tradizionalen kontrol politiko-sozial ia erabatekoa da. 1887an Uveako erreginak hitzarmen bat sinatu zuen Frantziaren babesa ofizialki ezartzeko eta hurrengo urtean Sigave eta Aloko erregeek ere beste hitzarmen bat sinatu zuten.

1917an Frantziak hiru erresuma tradizionalak anexionatu eta kolonia bihurtu zituen. Berezko egiturarik gabe, Kaledonia Berrian antolatutakoen menpe egon zen.

1959an bertako biztanleek Frantziako itsasoz haraindiko lurraldea (Territoire d'outre-mer, TOM) bihurtzeko bozkatu zuten eta beraz aparteko egitura politikoa sortu zen. TOM estatusa 1961etik 2003ra izan zuen.

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003tik itsasoz haraindiko kolektibitatea da Wallis eta Futuna. Hala ere, ez du Frantziaren menpean dauden beste lurralde guztietan ohikoa den banaketa administratiboa segitzen, udalerririk ez baitago. Horren ordez hiru erresuma tradizionaletan banatuta dago:

  • Uvea, izen bereko uhartean; hiru barrutitan banatuta.
  • Sigave, Futuna uharteko mendebaldean.
  • Alo, Futuna uharteko ekialdean eta Alofin.


Erresuma
  Barrutia
Hiriburua Azalera
(km²)
Biztanleria
2008ko uztaileko erroldan[4]
Herriak
Uvea edo Wallis uharteak
`Uvea (Wallis) Mata-Utu 77.5 9,227 23
Hihifo (="mendebaldea") Vaitupu 23.4 2,203 5
Hahake (="ekialdea") Mata-Utu 27.8 3,759 6
Mu'a (="lehena") Mala'efo'ou (1) 26.3 3,265 12
Futuna uharteak
Sigave (Singave) Leava 30.0 1,591 6
Alo Mala'e 85.0 2,666 9
Wallis eta Futuna Mata-Utu 192.5 13,484 38

(1) Lehen Mu'a izena zuena, barrutiak bezala.

2008ko datuen arabera biztanlerik gehien duen uhartea 'Uvea (Wallis, 9.207) da. Futunan 4238 zeuden eta Alofin ez dago biztanleria finkorik, edateko uraren eskasia dela medio. Herri nagusia hiriburua bera da, Mata-Utu (1.100 bat biztanle). Lurralde osoaren biztanleriak mende erdian 2008koan estreinakoz behera jo zuen: 2003an 14.944 eta 2008an 13.445 ziren.[5]; beherakada barruti guztietan suertatu zen. Hona hemen biztanleriaren bilakaeraren taula:


1969 1976 1983 1990 1996 2003 2008
8 546 9 192 12 408 13 705 14 166 14 944 13 445
Azken erroldetako datu ofizialak.[6]


Polinesiar jatorrikoak %97,3 dira eta erlijioari dagokionez gehiengo handiz katolikoak dira nagusi.


Immigrazioa Kanakiara

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wallis eta Futunan jatorria dutenen artean, uharteetan daudenak Kanakiara (Kaledonia Berria) bizitzera joan direnak baino gutxiago dira[7]. Nouméa Handia metropolitar gunearen iparraldeko udalerrietan kontzentratuta daude: Païtan wallistar-futunarrak %30 dira eta Dumbéan %25[8][9].

Hizkuntza ofiziala frantsesa bada ere, bertakoek bi hizkuntza polinesiar desberdinez hitz egiten dute, fakauvea (Wallisen) eta fakafutuna (Futunan)[3]. Tongera eta samoerarengandik hurbil daude. Lekuko hizkuntzak ondo bizirik daude; hiztunen ehunekoak hauek dira: %58 ekialdeko uveera (wallisiera), %30,1 futunera, %10,8 frantsesa[10].

Wallis eta Futunak 20 kideko Lurralde Legebiltzarra dute. Alderdi politikoei dagokienez, gehienetan eskuin frantseszaleak lortu du nagusitasuna, lehen RPR eta orain UMP, UDF-MoDemen laguntzaz. 1989 arte (PRGren sorrerarekin) ez zen bere burua ezkerrean kokatzen den alderdirik. Independentziazaleek oso eragin txikia dute, sistema politikoa aipatu eskuineko alderdien eta egitura tradizionalen konbinazioak sortutako jauntxokeriak gidatzen duelako. Aldiz, Kaledonia Berrian bizi direnen artean jarrera politiko anitzagoak topa daitezke: gehiengoa Kanakiako independentziaren kontrakoak dira (Union océanienne, Rassemblement océanien dans la Calédonie...Tokiko FNko kideen artean ere badaude wallistar jatorrikoak) baina Rassemblement démocratique océanien (RDO) alderdia FLNKS Askapen Nazionalerako Fronte Kanak eta Sozialistaren kidea da[11].

Lurraldeko bandera.

Wallis eta Futunak berezko bandera dute; ofiziala izan gabe, de facto koofiziala da: ekitaldi publiko ofizialetan erakutsia da eta itsasoz haraindiko lurraldeetan Frantziako banderen gaineko araudi orokorra ez da zertan ezarri[12].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]