Warren Christopher
Warren Minor Christopher (Scranton, Ipar Dakota, AEB, 1925eko urriaren 27a - Los Angeles, Kalifornia, AEB, 2011ko martxoaren 18a) diplomatiko eta politikari estatubatuarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fiskal nagusiaren laguntzaile (1967) eta estatu-idazkariorde (1977-1981) izan zen Lyndon Johnson eta Jimmy Carterren agintepean. Panamako Kanalaren Hitzarmenean eta Iranen bahitutako estatubatuarren askapenerako negoziazioan (1981), diplomatiko zuhur eta zorrotz gisa nabarmendu zen.
Bill Clinton presidenteak estatu-idazkari izendatu zuen (1993), eta kargu horretan zegoela lehertu ziren Jugoslavia izandakoaren eta Somaliako auziak. Horiek konpontzeko gai ez zela-eta, dimisioa aurkeztu zuen, baina Clintonek ez zion onartu. Ekialde Hurbileko eta Bosniako auziak (Daytongo akordioa) konpontzen ahalegindu zen bereziki. 1996an, Clinton berriz presidente hautatu zutenean, utzi egin zuen kargua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Warren Christopher |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1925eko jaiotzak
- 2011ko heriotzak
- Losangelestarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako politikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako militarrak
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- Minbiziak hildakoak
- Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako ofizialak
- Bigarren Mundu Gerrako Ameriketako Estatu Batuetako itsas-armadako pertsonala