Edukira joan

RNA polimerasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
RNA polimerasa berde kolorean, transkripzioa prozesuan

RNA polimerasa edo ARN polimerasa DNAtik abiatuta RNA molekulen sintesia katalizatzen duen entzima da.

Transkripzio izeneko prozesuan RNA polimerasari esker RNA-m sortzen da DNA molekulatik (DNAk molde gisa jarduten du RNA-m sintetizatu ahal izateko).

Entzima honek 4 edo 5 kate polipeptidikoak ditu, eta naturan dagoen entzima handiena da.

Prokariotoen eta eukariotoen RNA polimerasak ez dira berdinak. Bakterioek eta arkeoek RNA polimerasa bakarra dute, RNA guztien (RNA-m, RNA-r eta RNA-t) sintesia katalizatzen duena. Eukariotoek, aldiz, hainbat RNA polimerasa dituzte, eta bakoitzak RNA mota bat sintetizatzen laguntzen du (RNA-m, RNA-r eta RNA-t).

Badaude RNA molde batetik abiatuta RNA sintetizatzen duten RNA polimerasak ere, ohikoak direnak hainbat RNA birusetan (SARS-CoV-2 birusean, adibidez).

RNA polimerasak DNA molekularen promotore izeneko tokietan finkatzen da transkripzioaren hasieran. Bertan, DNAren helize bikoitzaren bi kateak banantzen ditu eta kateetako batean RNA kate berria sortuko du. Horretarako, DNAren kate hori moldetzat hartuz, erribonukleotidoen (ATP, UTP, GTP eta CTP) elkarketa katalizatuko du, azido fosforikoen 2 molekula askatuz. RNA polimerasak RNAren sintesia 5' → 3' norabidean soilik katalizatzen du.

Transkripzioa ARN polimerasak ADNaren sekuentzia berezi batzuetara iristerakoan bukatzen da; sekuentzia horiek timinaz oso ugari dira.

Escherichia coli bakterioan ARN polimerasak 30 eta 85 arteko RNAren nukleotido/segunduko elkartzen ditu.

Hainbat antibiotikok bakterioen RNA polimerasari eraso egiten diote, entzima hori kaltetuz eta -ondorioz- transkripzioa blokeatuz. Errifanpizinak, adibidez, horrela jarduten du [1].

Erreferentziak

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:196 orr.

Ikus, gainera

Kanpo estekak