2010eko Moskuko metroko atentatuak
Moskuko metroko atentatua | |
---|---|
Bi leherketako gertaturiko metroko mapa. | |
Lekua | Mosku (Errusia) |
Data | 2010-03-29 7:56 MSD eta 8:39 MSD (UTC+4) |
Mota | Eraso suizida |
Arma | RDX lehergailuak |
Kalteak | 40 hildako 102 zauritu |
Erasotzaileak | Txetxeniar terroristak Al Kaida[1] |
Partehartzaileak | 2 emakume |
2010eko Moskuko metroko atentatuak 2010eko martxoaren 29an Moskuko metroaren aurkako eraso terrorista suizidak izan ziren.[2] Bi emakume terroristek gauzatu zituzten bi leherketa-suizida. Lehenengo leherketa Lubianka geltokian izan zen eta bigarrena Park Kulturi-Radialnaia geltokian. 40 pertsona hil ziren.
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo leherketa Lubianka geltokian gertatu zen goizeko 7:56etan (3:56 UTC) eta bigarrena 8:38 inguruan. Beranduago, 10:04etan telefono publiko batetik egindako dei batek beste leherketa bat iragartzen zuen Begovaia geltokiko langileen aurka, baina ondoren frogatu zen faltsua izan zela.[3]
Leherketak eraso suizidak izan ziren. RDXez osatutako etxean egindako lehergailuekin. Lehergailuak errailetan jarri zituzten eta bi emakume terroristek telefono mugikor baten bitartez lehergailuak aktibatu zituzten trena iristear zegoenean. Emakumeek lehergailuak sabelera lotuta zituzten. Lehenengo lehergailuak 4 kg TNTko indarra zuen eta bigarrenak 2 kg-koa. Era honetako erasoak gauzatzen dituzten emakume txetxeniarrek "alargun beltz" izena hartzen dute. Aurretik Moskuko metroan eta Beslamgo eskolako sarraskian.[4] Erasoa lan-egun bateko bidaiari kopuru handia zegoen orduan gertatu zen.
Herritartasuna | Hildakoak | Zauritutakoak |
---|---|---|
Errusia | 33 | 86 |
Tajikistan | 2 | - |
Ukraina | 1 | - |
Malaysia | - | 1 |
Filipinak | - | 1 |
identifikatzeke | 4 | 0 |
Guztira | 40 | 88 |
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiako gobernuak segurtasun neurri zorrotzak ezarri zituen herrialde osoan zehar, bereziki metro sistema zuten hirietan. Inteligentzia zerbitzuen arabera bi emakume txetxeniar izan ziren atentatuaren egileak, baina Al Kaidak ere lagundu zuen atentatuan aurrera eramateko laguntzen.[1] Bien bitartean, Errusiar Federazioko Fiskaltzak ikerketa kriminalak hasi zituen terrorismo ekintzengatik. Egun batzuk beranduago Kaukasoko Emiratoko terroristen buruak atentatuak bere gain hartu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Russia hints at al Qaeda link to subway blasts. washingtonpost.com (Noiz kontsultatua: 2010-03-30).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Errusieraz) FSB confirmed information about female suicide bombers in Moscow underground. Lenta.ru (Noiz kontsultatua: 2010-03-29).
- ↑ (Errusieraz) ГУВД Москвы опровергло информацию о третьем и четвертом взрывах. Top.rbc.ru (Noiz kontsultatua: 2010-03-29).
- ↑ (Errusieraz) Теракты в московском метро совершили смертники. Lenta.ru (Noiz kontsultatua: 2010-03-29).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Russia Today Report - Gertakariei buruzko bideoa
- Zauritutakoen zerrenda (Errusieraz)