Edukira joan

Añarbeko urtegia

Koordenatuak: 43°13′55″N 1°52′31″W / 43.2319°N 1.8753°W / 43.2319; -1.8753
Wikipedia, Entziklopedia askea
Añarbeko urtegia
Datu orokorrak
Garaiera160 m
Motaurtegi
Luzera10,5 km
Azalera201 ha
Bolumena43,6 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak43°13′55″N 1°52′31″W / 43.2319°N 1.8753°W / 43.2319; -1.8753
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaArano
Hidrografia
Arro hidrografikoaKantauriko arro hidrografikoa

Añarbeko urtegia Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko urtegia da, Añarbeko errekaren ura bildu eta Donostialdea hornitzen duena. 201 hektareako azalera hartzen du, Arano, Errenteria, Donostia eta Oiartzungo lurretan. 1976an jarri zuten martxan.

Urtegiak 201 hektareako azalera eta 43.500.000 m3-ko edukiera ditu. 10,5 kilometro luze da, baina ibilbidea ia zirkularra denez eta sigi-saga doanez, azkenean hasierako puntutik bukaeraraino bi kilometro baino ez dago, lerro zuzenan.

Hormigoizko hesia Añarben dago, Arranbiden, Urumearekin batu baino 450 metro lehenago. 80 metroko altuera du eta oinarria 60 metro zabal da; goialdea, berriz, 225 metro luze da.[1] 43,6 hm3-ko edukiera du uhateak itxita, eta 37,3 hm3-koa gainezkabidearen isurketa-mailaraino.[2]

Añarbe Urumearen ibaiadarra da, Artikutzan sorburua duena. Urtegiaren iparraldeko ertzeko basoak Gipuzkoan daude, naturgune babestu batean (Urdaburu urtegiaren inguruan dago);[3] hor, pagoa eta haritza dira zuhaitz nagusiak. Nafarroakoa den hegoaldeko ertzeko basoa ez dago babesturik.

1964ko abuztuaren 18an, Donostiako udalak José Zuazola eta Luis Garate bide-ingeniariek egindako aurreproiektua onartu zuen.[1] 1968ko ekainaren 26an, Añarbeko Mankomunitatea eratu zen, zortzi udalerrirekin: Donostia, Hernani, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta eta Usurbil.[4]

Eraikuntza-lanak 1969an hasi ziren eta OCISA enpresak egin zituen. Enpresak zenbait presaren eraikuntzan jardun zuen Espainian barrena, eta langile ugari zituen plantillan, batez ere andaluziarrak. Langile horietako anitz beren familiekin iritsi ziren Añarbera. Beraz, haiendako barrakoiak eta logelak prestatzea izan zen lehenbiziko zereginetako bat. Beste langile batzuk, berriz, inguruko herrietan kokatu ziren. Enpresak autobus- eta taxi-zerbitzua jarri zuen langileak bizilekutik obrara eramateko.[2]

Zenbait istripu gertatu ziren presaren eraikuntzan. Arduradun bat harri batek jota hil zen, kofratua laxatzen ari zirelarik. Errepidea zabaltzeko lanetan, beste langile bat hil zen, hura ere harri batek jota. Betetze-lanetan langile bat hil zen, hormigoizko silo batetik erorita.[2]

Zazpi urteko lanak eta gero, Añarbeko presa 1976ko uztailaren 23an inauguratu zen.[2]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Muñoz Echabeguren, Fermín. (2003). El agua potable en la historia de San Sebastián. Edateko ura Donostiako historian. Aguas del Añarbe = Añarbeko Urak ISBN 8460779009. PMC 433440762. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  2. a b c d Urak elkartuta. agasa.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-11).
  3. (Gaztelaniaz) Sierra, Marko. (2014). «Añarbe 1000, Reserva Forestal» ERRIMAIA Nº 79 (Club Vasco de Camping Elkartea) ISBN SS 198/90. (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).
  4. Añarbeko Urak: historia. agasa.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]