Alan Sillitoe
Alan Sillitoe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nottingham, 1928ko martxoaren 4a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 2010eko apirilaren 25a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Highgate Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ruth Fainlight (en) (1959 - 2010eko apirilaren 25a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, poeta, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea eta autobiografialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
|
Alan Sillitoe (Nottingham, Ingalaterra, 1928ko martxoaren 4a - Londres, Ingalaterra, 2010eko apirilaren 25a) ingelesezko olerkari eta eleberrigilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorri apaleko familia batean sortu zen, eta hamalau urterekin bizikleta-lantegi batean hasi zen lanean. 1946-1949 bitartean irrati-telegrafista gisa lan egin zuen Erregeren Aire Armadan, eta ondoren Malaysian, Frantzian eta Espainian bizi izan zen.
Garai hartan idatzitako Arratoiak eta beste eleberri batzuk (1960) liburuan bildu zituen bere olerki gehienak; obra horretan, eta Sillitoeren lehen eleberri ospetsua izan zen Saturday Night and Sunday Morning (1958, Larunbat gaua eta igande goiza) lanean, gazte haserreen izpiritua islatu zuen. Eleberrian bere bizitza lazgarrian edana eta sexua adiskide bakar dituen langile gazte baten bizitza hartu zuen kontagai, eta aurrerantzean idatzitako lanetan ere helburu nagusi bat erakutsi du, mundu kapitalistan langile-klaseak nozitzen duen zapalkuntza ekonomikoa eta bazterketa salatzea hain zuzen ere.
Eleberri aipagarriak ditu The general (1960, Jenerala), The death of William Posters (1965, William Postersen heriotza), Travels to Nihilon (1971, Nihilonerako bidaiak), Flame of life (1974, Bizitzaren sugarra), The widower´s son (1976, Alargunaren semea)...
Bestalde, aipagarria da kontakizun laburrak idazteko erakutsi duen trebetasuna, besteak beste, The loneliness of the long distance runner (1959, Ibilbide luzeko lasterkariaren bakardadea) eta The second chance (1981, Bigarren aukera) ipuin-liburuek erakusten dutenez.
Olerkigintzari dagokionez, hasieran aipatutako liburuaz gainera, aipatzekoak ditu Storm: new poems (1974, Ekaitza: olerki berriak), eta Abiadura (1984). 1995. urtean bere autobiografia idatzi zuen (Life Without Armour). 1990. urtean Nottingham Trent Universityko ohorezko titulua jaso zuen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberri hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1958 : Saturday Night and Sunday Morning
- 1960 : The General
- 1961 : Key to the Door
- 1964 : Road To Volgograd
- 1965 : The Death of William Posters
- 1967 : A Tree on Fire
- 1970 : A Start in Life
- 1971 : Travels in Nihilon
- 1972 : Raw Material
- 1974 : The Flame of Life
- 1976 : The Widower's Son
- 1979 : The Storyteller
- 1982 : Her Victory
- 1983 : The Lost Flying Boat
- 1984 : Down from the Hill
- 1985 : Life Goes On
- 1987 : Out of the Whirlpool
- 1989 : The Open Door
- 1990 : Last Loves
- 1991 : Leonard's War
- 1993 : Snowstop
- 1998 : The Broken Chariot
- 2000 : The German Numbers Woman
- 2004 : A Man of His Time
Poesia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1960 : The Rats and Other Poems
- 1964 : A Falling Out of Love
- 1968 : Love in the Environs of Voronezh
- 1974 : Storm and Other Poems
- 1979 : Snow on the North Side of Lucifer
- 1984 : Sun before Departure
- 1986 : Tides and Stone Walls
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.