Edukira joan

Aleksandr Ostrovski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksandr Ostrovski

Bizitza
JaiotzaMosku1823ko martxoaren 31 (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSchelykovo (en) Itzuli1886ko ekainaren 2a (juliotar egutegia) (63 urte)
Hobiratze lekuaKostroma oblasta
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaFirst Moscow gymnasium (en) Itzuli
Lege Fakultatea, Moskuko Estatu Unibertsitatea : zuzenbide (jakintza)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, libretista, antzerkigilea, kazetaria, idazlea eta antzerki zuzendaria
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Zientzien Akademia
Lan nabarmenak
KidetzaSan Petersburgoko Zientzien Akademia
Genero artistikoakomedia

IMDB: nm0652534 IBDB: 3853
Musicbrainz: c925ed65-ad15-4376-89a0-594d14ec8438 Discogs: 1962830 IMSLP: Category:Ostrovsky,_Aleksandr Edit the value on Wikidata

Aleksandr Nikolaievitx Ostrovski (errusieraz: Алекса́ндр Никола́евич Остро́вский; Mosku, 1823ko apirilaren 12agreg./martxoaren 31jul. - Schelikovo, 1886ko ekainaren 14agreg./ekainaren 2ajul.) errusiar antzerkigilea izan zen.

843an, merkataritzarako epaitegi batean hasi zen lanean ofizial gisa, eta han ezagutu zituen gerora bere antzerki-lanetan agerraraziko zituen burgesia merkatariaren eta burokraziaren giroa eta ohiturak. 1885ean, antzerki-eskola bateko zuzendari izendatu zuten, eta Moskuko Antzoki Inperialen errepertorioa aukeratzeko ardura izan zuen. 1884an, Moskuko antzokietako zuzendari izendatu zuten. Hasieran, merkatarien bizimoduaren eta giroaren satira garratzak idatzi zituen, eta gogor kritikatu zuen Errusiako burokrazia. Drama historikoa eta folklorea oinarri zuen fantasiazko antzerkia ere landu zituen. Antzerki-lan nagusiak: Svoi Lyudi sochtemsya (1850, Norbera moldatzen da beretarren artean); Bednost´ne porok (1854, Pobrezia ez da bizioa); Dokhodnoe Mesto (1857, Aberasteko lanpostua); Vospitannica (1859, Begi ninia); Groza (1860, Ekaitza); Les (1871, Basoa).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]