Ariano Irpinoko katedrala
Itxura
Ariano Irpinoko katedrala | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Campania |
Probintzia | Avellinoko probintzia |
Italiako udalerri | Ariano Irpino |
Koordenatuak | 41°09′09″N 15°05′15″E / 41.1525°N 15.0875°E |
Altitudea | 778 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | X. mendea |
Izenaren jatorria | Mariaren Jasokunde |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Ariano Irpino-Lacedonia (en) |
Izena | Mariaren Jasokunde |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Santa Mariaren Jasokundearen Katedral Basilika[1] edo Ariano Irpinoren katedrala[2](italieraz: Basilica Cattedrale di S. Maria Assunta) Italiako Campaniako Avellino probintzian dagoen katedral katoliko bat da, Andre Maria Birjinaren Jasokundeari eskainia. Arianoko[3] elizbarrutiaren gotzain egoitza izan zen, eta orain Ariano Irpino-Lacedoniaren elizbarrutikoa da[4].
Arianoko katedrala gurutze latindar formako oinplanoko eraikin erromanikoa da, hiru habearte ditu ertz-bobedaren azpian, transeptu goratu batek gurutzatzen du eta presbiterioan amaitzen da. Katedrala Ama Birjinaren Jasokundeari eta San Ottone Frangipaneri eskainita dago. 1984an, Joan Paulo II.a aita santuak basilika txiki titulua eman zion.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Basilica Cattedrale di S. Maria Assunta» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ (Italieraz) Lavermicocca, Nino. (1987). Il segno del culto: San Nicola : arte, iconografia e religiosità popolare. Edipuglia srl ISBN 978-88-7228-041-6. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ (Italieraz) Abbate, Francesco. (1997). Storia dell'arte nell'Italia meridionale: Il Sud angioino e aragonese. Donzelli Editore ISBN 978-88-7989-429-6. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ «Resplendissant by Free CSS Templates» web.archive.org 2010-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).