Australopithecus africanus
Australopithecus africanus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Generoa | Australopithecus |
Espeziea | Australopithecus africanus Dart, 1920
|
Australopithecus africanus (homo afrikanus), Australopithecus generoko espezieetatik lehena aurkitu zutena izan zen. Bere arrasto gehienak Hegoafrikako Makapansgat, Sterkfontein eta Taung-eko aztarnategietan aurkitu dira.
Aipatutako aztarnategi guzti hauek haitzuloen barnean daude, eta hominidoekin batera animalien aztarnak aurkitu zirenez, ehiztariak zirela, armak erabiltzen zituztela... esan zuten, nahiz eta beranduago hau horrela ez zela konturatu.
Izan ere Australopithecus africanus espeziea ere, bere generoko beste guztiak bezala, guztiz belarjalea zen, aurkitutako haginetako batzuetan aurkitutako tuberkulu eta fruitu lehorren aztarnak garbi erakusten dutenez.
Africanus espeziea, fisikoki burua borobilagoa, masail irtenagoak eta mutur txikiagoagatik bereizten da. Burezurraren kapazitatea 420eta 500 cc artean dago. Letaginak berriz, Homo generoarenak baino zorrotzagoak dira eta hagin oso handiak zituen.
Bere ibilkera guztiz bipedoa zen, nahiz eta denbora asko igaro zuhaitz gainetan igota. Hala erakusten dute behintzat beso luze eta hanka kakotuek. Bestalde bere foramen magnum-ak (burmuina, bizkarrezur muinarekin lotzeko burezurraren azpialdean dagoen zuloa) posizio tente bat adierazten du.
Bere ondorengoei dagokienez duda anitz daude, batzuek homo generoarekin lotzen baitute eta beste batzuek, berriz, parantrapus-arekin. Oraingoz, ez dauka ondorengo finkorik.