Cinema novo
Cinema Novo Brasilgo mugimendu zinematografiko bat da, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan garatu zena eta desberdintasun sozialei egindako kritikagatik nabarmendu zena. Italiako neorrealismoaren eta Frantziako Olatu Berriaren eraginak jaso zituen. Cinema Novo-ko pelikulek aurre egin zioten ordura arte Brasilen egiten ziren pelikulei, hau da, Hollywood-en estiloko musikal, komedia eta kontakizun epikoei.[1][2][3]
Glauber Rocha da Cinema Novoko zinemagilerik ezagunena.
Antzeko garai eta egoeran sortu arren, Cinema Novo ez da nahastu behar Novo Cinema-rekin (Portugalen 1963 eta 1974 artean sortu zen zinema mugimenduarekin).
Funtsezko filmen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen fasea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cinema Novo-ren lehen faseak Italiako neorrealismoaren eta Frantziako nouvelle vagueren eragin handia izan zuen. Fase honetako filmeek gai sozial eta politikoak dituzte ardatz, eta Brasilgo pobreen eta baztertuen bizitza erretratatzen dute.
- Rio, 40 Graus (1955)
- Rio, Zona Norte (1957)
- Aruanda (1960)
- Arraial do Cabo (1960)
- A Grande Feira (1961)
- Porto das Caixas (1962)
- Cinco Vezes Favela (1962)
- Barravento (1962)
- Os Cafajestes (1962)
- Ganga Zumba (1963)
- Vidas Secas (1963)
- Sol Sobre a Lama (1963)
- Deus e o Diabo na Terra do Sol (1964)
- Os Fuzis (1964)
- O Desafio (1965)
Bigarren fasea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren fasea erradikalagoa eta esperimentalagoa da, Brasilgo egoera politikoarekiko desadostasun gero eta handiagoa islatzen du. Fase honetan ikuspegiak alegorikoagoak dira, eta ez hain errealistak. Indarkeria eta zapalkuntza aztertzen dituzte pelikulek.
- O Padre e a Moça (1965)
- O Desafio (1965)
- Todas as Mulheres do Mundo (1966)
- A Falecida (1965)
- Terra em Transe (1967)
- O Bravo Guerreiro (1968)
- Fome de Amor (1968)
- A Vida Provisória (1968)
- O Dragão da Maldade contra o Santo Guerreiro (1969)
- O Bandido da Luz Vermelha (1968)
- Macunaíma (1969)
Hirugarren fasea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cinema Novoren hirugarren faseak 1964ko kolpe militarraren osteko errepresio politikorik gogorrena jorratzen du. Fase honetako filmak ezkorragoak eta introspektiboagoak izan ohi dira, Brasilgo politika eta gizartearekiko desilusioa islatzen dutenak.
- Os Herdeiros (1969)
- Os Deuses e os Mortos (1970)
- Como Era Gostoso o Meu Francês (1971)
- Pindorama (1971)
- Como Era Gostoso o Meu Francês (1971)
- São Bernardo (1972)
- Os Inconfidentes (1972)
- Quando o Carnaval Chegar (1972)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Johnson and Stam, Randal and Robert (1995). Brazilian Cinema. New York: Columbia. p. 33
- ↑ Gazetas, Aristides (2008). An Introduction to World Cinema. Jefferson, NC: McFarland & Company. p. 308
- ↑ Dixon, Wheeler Winston; Foster, Gwendolyn Audrey (2008). A Short History of Cinema. New Brunswick, NJ: Rutgers. p. 292