Conocybe apala
Conocybe apala
Sinonimoa: Conocybe lactea
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Oso txikia, 2 edo 3 cm-ko diametrokoa, hasieran konikoa eta zorrotza, gero apur bat irekitzen da kanpai forma hartzeko, inoiz lautu gabe, ezta ganbil bihurtu ere. Zuri-esne kolorekoa batez ere gaztea denean, zahartzaroan zertxobait krema kolorekoa. Ertza zertxobait ildaskatua, eta kapelaren azala lehorra, euri-sasoian bakarrik lubrifikatua.
Orriak: Adnatuak eta nahikoa estu, gaztetan kolore zurbilekoa, azkar, esporak heltzean marroi bihurtzen dira. Irregular samarrak.
Hanka: Erdian eta zilindrikoa, erraboildun samarra oinarrian, eta kapelarantz mehetua, oso mehea eta hauskorra, zurixka eta luzetarako fibrilekin.
Haragia: Oso mehea eta gutxi, kolore zurikoa, belar usainarekin eta zapore mingots samarrarekin.[1]
Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa, esan nahi duen “cono” hitzetik eta burua, esan nahi duen, “cybe” hitzetik. Apala epitetoa berriz latinetik dator, gutxi egositako arrautza, esan nahi duen “hapalus” hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[2]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraz ezagutzen den perretxiko bat da, bere kapela zuri-esne koloreko konikoagatik eta hanka meheagatik. Conocybe pubescens delakoak antz pixka bat izan dezake, honek oin laburragoa eta trinkoagoa du eta bere kapelak lautzeko joera du, Conocybe apala espeziearekin gertatzen ez dena.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere udazkeneko hilabeteetan. Oso espezie arrunta da, abonatutako parke eta lorategietan maiz aurkitzen dena, belar artean.