Edukira joan

Erdi puntuko arku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andra Mari tenpluko atea, 12. mendekoa, erromanikoa (Uribarri Harana, Araba).
Augustoren arku erromatarra, Rimini, Italia.
Volterrako Porta all'Arco, etruskoek eraikia, Europako adibide zaharrenetakoa.

Erdi puntuko arkua edo arku erdizirkularra zirkunferentzia erdi baten itxura duen arkua da. Arkitekturan erabiltzen da, eta Kanoi-gangaren elementu nagusia da.

Erdi puntuko arkuaren elementu nagusiak hauek dira[1]:

Arkuaren osagarriak.

Erdi puntuko arkuen hainbat mota daude:

  • Beheratua: zirkunferentziaren erdia baino gutxiago hartzen du eta Pizkunde bukaeran eta Barroko hasieran ikus daiteke, nahiz eta aurretik erromatarrek erabili ingeniaritzan (zubietan eta abar).
  • Goratua: inposta eta erdi puntuko arkuaren artean dobelak jartzen dira, honela arku altuago bat sortuz. Arte aurre-erromanikoan eman zen, arte asturiarrean zehazki.

Mesopotamian hasi zen erabiltzen, baina Ilgora Emankorreko antzinako kulturetan bakanak izan ziren erdi puntuko arkuak eta arku izunak ugariagoak ziren. Europan ere, antzinako Greziako arkuak ere faltsuak izan ziren. Erdi puntuko arku benetakoak etruskoekin hasi ziren Europan, eta Erromatarrek erabili eta hedatu zuten batez ere[2][3].

Erromako klasiko arkitekturaren ikur eta adierazgarri nagusietakoi bat da, eta baita ondoren arkitektura erromanikoaren ikur.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Sánchez Sánchez, Narciso. (2011). Geometría de los arcos. Región de Murcia, Consejería de Educación, Servicio de publicaciones.
  2. (Gaztelaniaz) Ortega Andrade, Francisco. (1993). «La Construcción Etrusca» Revista de Edificación (15) (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
  3. (Gaztelaniaz) Moya Blanco, Luis. (1987). [http://oa.upm.es/39014/1/1987_cupuliformes_LM_opt.pdf Arquitecturas cupuliformes: el arco, la bóveda y la cúpula in 'Curso de mecánica y tecnología de los edificios antiguos'. ] Servicio de Publicaciones del Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid, 97-119 or. ISBN 84-7740-000-8. PMC 18683340. (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]