Edukira joan

Erdialdeko Frantzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erdialdeko Frantzia
Francia media
843 – 855
Oinordetzako monarkia
Verdungo Hitzarmenaren ondoko Europa, Erdialdeko Frantzia berdez
Geografia
Kultura
Hizkuntza(k)Latina, germaniar eta erromantze hizkuntzak
ErlijioaKatolizismoa
Historia
Verdungo Hitzarmena843
Prümeko Hitzarmena855
Aurrekoa
Karolingiar Inperioa
Ondorengoak
Lotaringia
Italiako Erresuma
Proventzako Erresuma

Erdialdeko Frantzia (latinez: Francia media) Mendebaldeko Europako erresuma izan zen, 843-855 bitartean iraun zuena; Ipar itsasotik Italiar penintsularaino hedaturik zegoen.

Erdialdeko Frantzia Lotario I.a karolingiar enperadoreak, Karlomagnoren bilobak, Verdungo Hitzarmenaren (843) ondoren jaso zituen lurrei eman zitzaien izena da. Haren anaia Karlos Burusoilak eta Luis Germaniarrak jaso zituzten lurraldeen artean zegoen, eta Herbehereetatik Italiar penintsularaino zihoan lur zerrenda luzea zen[1].

Elkarren artean lotzeko zailak ziren lurralde batzuek osatzen zuten, eta Lotario 855ean hil ondoren, haren semeen artean banatua izan zen, Prümeko Hitzarmenaren bitartez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Carolingian Kings of Middle Franks (Francia Media / Italy). historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]