Frederika Hannoverkoa
Frederika Hannoverkoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Blankenburg, 1917ko apirilaren 18a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Madril, 1981eko otsailaren 6a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Tatoiko Errege hilobia |
Heriotza modua | berezko heriotza: cardioplegia (en) |
Familia | |
Aita | Ernst August, Duke of Brunswick |
Ama | Viktoria Luise Prusiakoa |
Ezkontidea(k) | Paulo Greziakoa (1938ko urtarrilaren 9a - 1964ko martxoaren 6a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | House of Hanover (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | North Foreland Lodge (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | erregina |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Greziako Eliza Ortodoxoa Luteranismoa |
Frederica Hannoverkoa (Alemanez: Friederike von Hannover; Grezieraz: Φρειδερίκη; Blankenburg, Alemaniar Inperioa, 1917ko apirilaren 18a – Madril, Espainia, 1981eko otsailaren 6a) Greziako erregina ezkontidea izan zen 1947tik 1964ra. Hannoverreko printzesa eta Brunswick eta Luneburgo dukesa zen jaiotzez. Espainiako Sofia erregina emerituaren ama izan zen, Konstantino II.a Greziako erregearena (1947-1964), eta Irene Greziako eta Danimarkako printzesarena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frederica 1917ko apirilaren 18an jaio zen Blankenburgen, Harzen, Alemaniar Inperioan. Brunswickeko Ernesto Augusto III.a dukearen eta Viktoria Luise Prusiako printzesaren alaba zen, Alemaniako Gilen II.a Alemaniako enperadorearen eta Augusta Viktoria Schleswig-Holsteingo printzesaren alaba bakarra zena.
Frederica Alemaniako Frederico III.a Alemaniako enperadorearen eta Saxonia-Coburgo-Gothako Victoria printzesaren birbiloba zen.
Victoria Erresuma Batuko erreginaren ondorengo gisa, jaio zen unean Frederica hogeita hamalaugarren postuan zegoen britainiar tronurako oinordetza-lerroan.
Bere familiarentzat, Freddie izenez zen ezaguna.[1]
1918ko azaroaren 8an, aita abdikatzera behartu zuten, eta Austriara erbesteratu zen familiarekin.
1930eko hamarkadan Bund Deutscher Mädelen militatu zuen, Hitleriar Gazteriaren emakumezkoen sailean. Bere memorietan, aitak —bera eta neba-ahizpak— derrigortuta apuntatu zuela argudiatu zuen, nahiz eta, izatez, inskripzio hori ez zen derrigorrezkoa izan 1939ra arte. Bestalde, 1934an, Hitlerrek Frederica eta Galesko printzea ezkontzea proposatu zien gurasoei — gero Eduardo VIII.a Erresuma Batuko erregea izan zena 10 hilabetez, abdikatu egin baitzuen, hura baino hogeita bi urte zaharragoa—, baina haiek ez zuten eskaintza onartu.[2]
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936an Paulo Greziako printze oinordekoak (gero Paulo I.a Greziako erregea) Berlinen ezkontzea proposatu zion, non biak 1936ko Olinpiar Jokoetara joan ziren. Bere konpromezua ofizialki 1937ko irailaren 28an iragarri zen, Frederikak fede kristau ortodoxoa besarkatu eta bere konfesio luteranoari uko egin behar izan ziolarik. 1938ko urtarrilaren 9an ezkondu ziren Atenasen.[3][4] Bien arteko ahaidetasuna nahiko hurbila zen: Paulo Frederikaren amaren lehengusua zen. Gainera, Paulo eta Frederika bigarren mailako lehengusuak ziren, biak Kristian IX.a Danimarkako erregearen birbilobak baitziren. Horrek ez zien eragotzi ezkontza harmoniatsu eta egonkor bat osatzea.
Greziako printzesa oinordekoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Senar-emazte izan ziren bitartean, Psykhikon bizi izan ziren, Atenaseko bizitegi auzo batean. Ezkondu eta hamar hilabetera, 1938ko azaroaren 2an, bere ume zaharrena jaio zen: Sofía Greziakoa, gero Espainiako erregina. 1940ko ekainaren 2an, bere seme Konstantino jaio zen.
1941eko apirilean, Bigarren Mundu Gerran, familia Kretara eraman behar izan zuten. Handik gutxira, Alemaniako indarrek Kreta eraso zuten, eta Frederikak eta bere familiak berriro erbesteratu behar izan zuten, ordukoan Hegoafrikan kokatuz, Jurgi II.a Greziako erregearekin eta errege-familiarekin batera. Hantxe jaio zen senar-emazteen azken alaba, Irene printzesa, 1941eko maiatzaren 1ean. Jan Christian Smuts mariskal hegoafrikarra izan zen haren aitabitxia. Londresera joan ziren gero, eta hantxe igaro zuten gerraren gainerako guztia.
1946ko irailaren 1ean, Greziak plebiszitu baten bidez Jorge II.a erregea tronuan berrezartzea erabaki zuen. Horrela, Pablo eta Frederika printze oinordeko bihurtu eta Greziara itzuli ziren.
Greziako erregina ezkontidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtebete geroago, 1947ko apirilaren 1ean, Jurgi II.a erregea hil zen, eta senarra tronura igo ziren, Paulo I.a Greziako erregea eta Frederika Hannoverrekoa, Greziako erregina ezkontidea izan zen.
Errege-erreginak eta euren hiru seme-alabak, Sofia, Constantino eta Irene, Petalin, Sifnosen, ematen zuten uda.
Greziako gerra Zibilaren ostean (1946-1949), erregeak, ordezkari gisa, ezegonkortasun politiko handi baten ostean pobretutako herrialdea berreraikitzeko borrokatu ziren. Urte haietan, Frederika erreginak 53 umezurtz-etxeren sare bat sortzea bultzatu zuen herrialde osoan, Paidupoleis izenekoa (Παδï(kv)πtzak grezieraz), umezurtzak eta gerra zibilean pobretutako eta desegituratutako familietako haurrak hartzeko, gehienak Mazedoniako eskualdekoak.
Erreginak bidaia ofizial ugari egin zituen atzerrian, beste herrialde batzuekin harremanak ezartzeko. 1953ko azaroaren 16an, Frederika Life aldizkariaren azala izan zen, Ameriketako Estatu Batuetara egindako bisitaldi batean.
60ko hamarkadaren hasieran, oposiziotik hurbil zegoen iritzi publikoaren zati bat errege-familiari aurpegiratzen hasi zitzaion koroak Estatuari eragiten zizkion gastu arranditsuak, artean neurri handi batean atzerriko laguntzaren mende zegoen herrialde batean. 1962an, bere alaba Sofia Greziakoaren eta Juan Carlos Borboiko infantearen arteko ezkontzaren urtean, printzesaren ezkonsaria Greziako Parlamentuan Konstantinos Karamanlisen gobernuak aurkeztutako lege bati esker ordaindu izana kritikatu zen.[5] 1963an, oposizioko alderdiek boikota egin zieten Greziako Glücksburgeko Etxearen erregealdiaren mendeurreneko ospakizunei.[5]
Erregina ama eta erbestea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erregea 1964ko martxoaren 6an hil zen, eta Frederika bere seme Konstantino II.a Greziako erregearen ama erregina bihurtu zen. Bere semearen erregealdian, Frederika askotan kritikatua izan zen errege gaztea bere eginkizun konstituzionalaz haratago herrialdeko bizitza politikoan gehiegi sartzera bultzatzeagatik. 1967an, koronelen kolpearen ostean, Frederikak Greziatik ihes egin zuen errege-familiarekin batera, Konstantinok egindako kontraerasoak porrot egin eta gero. Frederika Erroman kokatu zen. Gero, errege familia Londresera joan zen.
1974an diktadura erori eta demokrazia berrezarri ostean, Konstantino Karamanlisek gidatutako behin-behineko gobernuak erreferendum bat antolatu zuen greziar herriak monarkiaren iraupenari buruzko iritzia eman zezan. Konstantinok agindu zuen, orduan, errege izatera itzuliz gero, ama herrialdetik eta bizitza politikotik urrun edukiko zuela.[6] Errepublikaren aldekoek gehiengo zabalarekin irabazi zuten (%70), eta errege familiak erbestean jarraitzea erabaki zuen. Frederika, Irene alabarekin, Madrasera (Chennai) joan zen bizitzera, Indiara. Denboraldi luzeak eman zituen Espainian, non 1975etik Juan Carlos I.a erregea, bere alaba Sofiaren senarra, nagusi zen herrialdean, Madrilen behin betiko bizitzera iritsi gabe.
Frederika 1981eko otsailaren 6an hil zen, Madrilen. Egun hartako arratsaldean, asteburua Baqueira Bereten pasatzekoak ziren Sofia alaba eta bilobak agurtzera joan ostean, La Paloma Klinikara joan zen, kirurgia bidez betazaletako kolesterina pilaketa batzuk ken ziezazkioten. Ebakuntza arrakastatsua izan zen eta anestesia orokorra behar izan zuen. Carlos Zurita Margarita Borboi-Borboikoa infantaren senarrarekin batera klinikako logelan zegoela, anestesiatik bere onera etortzeko orduan, bihotzeko infartu akutu bat izan zuen, eta medikuek ez zuten lortu bizia salbatzerik. Frederikaren heriotza bere amarena baino bi hilabete geroago gertatu zen.
1981eko otsailaren 12an lurperatu zuten, Tatoi errege hilerrian, Grezian.[7]
Fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frederika Hannoverkoa, alabaren bizitzari eskainitako telefilmean, Sofia (2010) izenburupean, Emma Suarez aktoreak interpretatu zuen bere rola fikzioan.[8]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ohorezko aipamen Greziako Erresuman
- 1938ko urtarrilaren 9a: Olga eta Sofia Santuen Ordenako Gurutze Handiko Dama.[9]
- Dama Salbatzailearen Ordenako gurutze handia.[10]
- 1963: Greziako Errege Etxearen mendeurrenaren oroitzapenezko Intsigniarekin dekoratua.[11]
- Atzerriko ohorezko goraipamenak
- 1956ko maiatzaren 8a - Alemaniako Errepublika Federaleko (Mendebaldeko Alemania) Merituaren Ordenako klase bereziko dama handia.
- 1959ko maiatzaren 14a: Italiako Errepublikako (Italia) Merituaren Ordenaren Gurutze Handiko Dama.[12]
- 1963ko urtarrilaren 23a - Elefante ordenako dama (Danimarkako Erresuma).[13]
- San Jurgiren Ordena Militar Konstantiniano Santuko (Borboi-Bi Sizilietako Etxea) justizia-gurutze handiko dama.[14]
- Karol I.aren Ordenako (Errumania) gurutze handiko dama.
- Sabako Erreginaren Ordenako (Etiopia) gurutze handiko dama.
- 1963ko otsailaren 14a - Chakriko (Thailandiako Erresuma) Errege Etxeko Ordenako dama.[15]
Erreferntziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Royals. Escrito por Kitty Kelley
- ↑ Jaime Noguera. (15 de febrero de 2018). Federica de Grecia, la abuela nazi de nuestro Felipe VI. Público.
- ↑ [http://anno.onb.ac.at/cgi-content/anno?aid=wsb&datum=19380123&seite=2&zoom=33 Die Vermählung des Kronprinzen Paul von Griechenland mit Prinzessin Friederike von Hannover.. ] 23 de enero de 1938, 2 or..
- ↑ Von der Vermählung Ihrer kgl. Hoheiten des Kronprinzen Paul und der Kronprinzessin Friederike von Griechenland geb. Prinzessin von Hannover.. 6 de febrero de 1938, 3-4 or..
- ↑ a b Mogens Pelt, Tying Greece to the West: US-West German-Greek relations 1949-1974, Museum Tusculanum Press, 2006, págs. 259-260, ISBN 87-7289-583-7
- ↑ Curley, W.J.P., Monarchs In Waiting, Hutchinson & Co Ltd., Londres, 1975, pág. 42, ISBN 0-09-122310-5
- ↑ El País "Los restos mortales de la reina Federica serán enterrados en la tumba familiar de Tatoi, en Grecia" - actualizado febrero de 1981
- ↑ Emma Suárez
- ↑ The Order of Splendor
- ↑ Royalty
- ↑ Foto de las celebraciones del Centenario de la Casa Real de Grecia, en la que se muestran algunos de los condecorados con la insignia.. .
- ↑ Sitio web del Quirinal
- ↑ Jørgen Pedersen: Riddere af Elefantordenen 1559–2009, Odense: Syddansk Universitetsforlag, 2009. ISBN 8776744345
- ↑ Sagrada Orden Constantiniana de San Jorge
- ↑ Royal State Visits
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inge Santner (1963). Juventud argitaletxea.