Gilles Tréhin
Gilles Tréhin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
web.archive.org… |
Gilles Tréhin (1972ko urtarrilaren 10a) frantziar idazle eta artista da, Urville izeneko fikziozko hiriaren kontzeptua garatu izanagatik ezaguna.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gilles Tréhin 1972an jaio zen. Autista da[1] eta bere gaitasun sozial eta kognitiboak modu atipikoan garatu ziren[2][3].
1984az geroztik, Urville fikziozko hiriaren diseinuan aritzen da. Dumont-d'Urville base antartikoari erreferentzia eginez jarri zion izena[1]. Hiriaren eta bertako eraikinen plano ugari marraztu zituen[3]. Egunero hainbat ordu ematen ditu proiektu honetan[4]. Urvilleren historia eta ekonomia ere garatu zituen, tokiko historiarekin eta ekonomiarekin lotuta[2]. Gainera, sistema politikoa eta politikariak asmatu zituen[4]. 2004an Urville liburua idatzi eta aurkeztu zuen, eta 2006an ingelesezko itzulpena agertu zen[3].
Gaur egun, Tréhin Cagnes-sur-Merren bizi da Catherine Mouet bikotekidearekin[3].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urville Entre émotion et fascination, cité imaginaire ou rêve visionnaire (2006)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Frantsesez) «Gilles, ma ville Urville» Autisme Alsace jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-09-14) (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
- ↑ a b (Ingelesez) «Gilles Trehin: The City of Urville» Wisconsin Medical Society jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-12-31) (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Moore, Charlotte. «Autistic couple bound to each other - and their art» The Guardian 2006-04-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-10-14) (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
- ↑ a b (Frantsesez) Beretta, Emmanuel. «La cité imaginaire de Gilles Tréhin» Le Point 2007-01-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-04-27) (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).