Guerrero (Mexiko)
Guerrero | |
---|---|
Administrazioa | |
Herrialdea | Mexiko |
Hiriburua | Chilpancingo de los Bravo |
Gobernadorea | Héctor Astudillo Flores PRI |
Diputatuak | 14 |
Geografia | |
Koordenatuak | 17°36′47″N 99°57′00″W / 17.6131°N 99.95°W |
Azalera | 63.621 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 3.388.768 biztanle (2010) |
Dentsitatea | 53.26 bizt/km² |
http://guerrero.gob.mx/ |
Guerrero Mexiko hego-mendebaldeko estatu federala da. Iparraldean Michoacán, Mexiko, Morelos eta Puebla estatuekin du muga, ekialdean Oaxaca eta Pueblarekin, hegoaldean Ozeano Barearekin eta mendebaldean Ozeano Barea eta Michoacán estatuarekin. 63.621 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 3.388.768 biztanle zituen.[1] Hiriburua Chilpancingo de los Bravos da, eta beste udalerri garrantzitsu batzuk Acapulco (estatuko handiena), Petatlán, Taxco, Iguala eta Zihuatanejo.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaieraren arabera, tropikoko eta leku hezeetako gaiak ematen ditu. Beruna, zilarra, urrea eta merkurioa daude. Gerreron dago Acapulcoko hondartza ezaguna.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mexikoko Estatuak | ||
---|---|---|
|