Hachi: A Dog's Tale
Hachi: A Dog's Tale | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Hachi: A Dog's Tale |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta family film (en) |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hachiko Monogatari (en) |
Grabazio lekua(k) | Japonia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lasse Hallström |
Gidoigilea(k) | Kaneto Shindō (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Richard Gere Julie Chrystyn (en) |
Edizioa | Kristina Boden (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jan A. P. Kaczmarek |
Argazki-zuzendaria | Ron Fortunato (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Japonia |
hatchi.fr | |
|
Hachi: A Dog's Tale (euskaraz Hachi: Txakur Baten Istorioa) 2009ko Lasse Hallström suediar zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. Richard Gere, Joan Allen, Cary-Hiroyuki Tagawa, Sarah Roemer, Jason Alexander eta Erick Avari aktoreek eta Chico, Layla eta Forrest txakurrek antzeztu zuten.
Japonian bizi izan zen Hachiko txakurraren istorioan oinarritzen den fikzioa da, garaiz eta tokiz aldatua.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parker Wilson (Richard Gere) musika ikasgaiak irakasten dituen unibertsitateko irakaslea da. Behinola, egunero lantokira joateko erabili ohi duen tren geltokian japoniar jatorriko eta Akita inu arrazako Hachi txakurra topatuko du. Inor harengatik arduratzen ez denez, Parkerrek bere etxera eramango du. Hortik aurrera, Parker eta txakurrak gizakia eta animalia baten artean sor daitekeen zinezko adiskidetasuna eta leialtasun irmoa biziko dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chico, Layla eta Forrest - Hachi
- Richard Gere - Parker Wilson irakaslea
- Joan Allen - Cate Wilson, Parkerren emaztea
- Sarah Roemer - Andy Wilson, Parkerren alaba
- Robbie Collier Sublett - Michael, Andyren senarra
- Cary-Hiroyuki Tagawa - Ken Fujiyoshi
- Jason Alexander - Carl Boilins
- Erick Avari - Jasjeet, hot dog gurditxodun indiar saltzailea
- Davenia McFadden - Mary Anne
- Kevin DeCoste - Ronnie
- Tora Hallström - Heather
Benetazko istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987ko Kaneto Shindô japoniar zuzendariaren Hachi-kō (ハチ公物語, literalki, Hachi Txakurraren Istorioa) filmaren egokitzapena da. Hura, era berean, benetazko istorio batean oinarritua zegoen.
1924an Tokioko Unibertsitateko nekazaritza saileko irakasle bat kalean topatutako Akita inu arrazako Hachi txakurraz arduratu zen, biak elkarrekin jostatu ohi zuten eta lagun bilakatu ziren, txakurra egunero irakaslea bere lantokitik noiz aterako kanpoan zain egoten zelarik. Baina 1925ko maiatzean irakasleak burmuin isuri bat pairatu eta hil egin zen. Aldiz, txakurra egunero-egunero bere adiskidea lantokira bertaratzeko joan ohi zen tren geltokian haren zain bederatzi urte, bederatzi hilabete eta hamabost egunez leial eta inoiz hutsik egin gabe egon zen.
Hasiera batean egunero bere adiskide hilaren zain zegoen txakurrarekiko tren geltokiko langile edo bidaiari batzuen jokamoldea ez zen guztiz atsegina edo lagunkoia izaten, baina 1932ko urriaren 4ean txakurra eta haren leialtasunari buruz argitaratutako artikulu baten ondorioz jendeari Hachi txakurrarekiko miresmen sakona piztu zitzaion eta pertsona asko harengana hurbildu eta zaintzeaz gain jatekoa eman zioten.
1935ko martxoaren 8an Hachi txakurra gaixotasun baten ondorioz kalean hilik topatu zuten. Aurretik, 1934ean txakurra zain egon ohi zen Shibuya tren geltokian haren omenezko brontzezko estatua bat altxatu zuten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009ko filmak
- Lasse Hallströmek zuzendutako filmak
- Joan Allenek antzeztutako filmak
- Cary-Hiroyuki Tagawak antzeztutako filmak
- Sarah Roemerrek antzeztutako filmak
- Jason Alexanderrek antzeztutako filmak
- Erick Avarik antzeztutako filmak
- Richard Gerek antzeztutako filmak
- Davenia McFaddenek antzeztutako filmak
- Kevin DeCostek antzeztutako filmak
- Robert Capronek antzeztutako filmak
- Richard Gerek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Txakurrei buruzko filmak
- Benetazko gertaeretan oinarritutako filmak
- Berregokitzapen filmak