Ispasterko zentral nuklearra
Ea-Ispasterko zentral nuklearra | |
---|---|
Ogella, zentral nuklearra eraiki nahi zuten gunea | |
Informazio orokorra | |
Koordenatuak | 43°22′27″N 2°32′51″W / 43.37417°N 2.54750°W |
Udalerria | Ispaster Euskal Herria |
Energia mota | Zentral nuklearra |
Jabea | Iberdrola |
Potentzia | |
Erreaktoreak martxan | 0 |
Kapazitatea | 6.000 MW |
Funtzionamendua | |
Egoera | Eraiki gabe |
Talde kopurua | 6 |
Erregaia | Uranio aberastua |
Bestelakoak | Proiektu baztertua |
Ea-Ispasterko zentral nuklearra 1970eko hamarkadan Iberduero (gaur egungo Iberdrola) enpresak Bizkaiko Ispaster eta Ea udalerrien artean (Ogellan) eraikitzeko aurkeztutako zentral nuklear baten proiektua izan zen.
Zentralaren proiektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proiektuak 1.000 MWko potentziako sei talde aurreikusten zituen Ogella badiaren inguruan, Ea eta Ispaster udalerrien artean.[1]
Plangintza nuklearra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950eko hamarkadan hasitako hazkunde ekonomiko handiak, etorkinen etorrera amaigabeak eta batez ere kontsumitutako elektrizitateren gorakadak, etorkizunerako energia beharrizanak asetuko zituen plangintza prestatzera eraman zituen Ibedueroko arduradunak. Garai hartan, Estatuan garatzen ari zen energia nuklearra izan zen, enpresako buruek aukeratu zutena. Espainiako gobernu frankistaren ustetan, etorkizunean Bilboaldea eta Euskal Herriko biztanleria eta industriak, hazten jarraituko zuten, eta horretarako hainbat zentral nuklear eraikitzeko kokagune zehaztu zituzten:
- Lemoizko zentral nuklearra: Lemoiz (Bizkaia)
- Ispasterko zentral nuklearra: Ispaster eta Ea (Bizkaia)
- Debako zentral nuklearra: Deba (Gipuzkoa)
- Tuterako zentral nuklearra: Tutera (Nafarroa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Javier Gutiérrez, Euskal Telebista. «Lemóniz, la central fantasma» (Noiz kontsultatua: 2013-06-20).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ogella hondartza
- Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Lemóniz, la central fantasma dokumentala
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |