Edukira joan

Jörmungandr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jörmungandr
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaJǫrmungandr
Sexuaarra
BaliokideakVritra (en) Itzuli
Heriotzaborroka (Hiltzailea: Thor)
Familia
AitaLoki
AmaAngrboða (en) Itzuli
Anai-arrebakHela, Fenrir, Nari (en) Itzuli, Váli (en) Itzuli eta Sleipnir (en) Itzuli

Eskandinaviar mitologian, Jörmungandr (antzinako eskandinavieraz: Jǫrmungandr) edo Munduko Sugea (antzinako eskandinavieraz: Miðgarðsormr) itsaso guztia inguratzen duen suge edo zizare erraldoia da, pentsatu daitekeena baino handiagoa. Midgard (Lurra) osoa inguratzen du eta bere isatsari haginka egiten dio, ouroboros batean bezala. Bere isatsa askatzen duenean Ragnarök (munduko azken gudua) hasiko da.

Jörmungandr Loki engainuaren jainkoa eta Angrboða jötunnaren bigarren umea zela esaten da. Edda prosaikoaren arabera, Odinek Lokik Angrboðarekin izandako hiru ume hartu zituen, Fenrir otsoa, Hela jainkosa eta Jörmungandr sugea, eta Asgardetik kendu zituen, Æsirren mundua. Jörmungandr Midgard inguratzen duen ozeano erraldoira jaurti zuten. Sugea hainbeste hazi zen, ezen Lurra osoa inguratu zezakeen eta bere isatsari hozka egin. Thor trumoien jainkoak borroka etengabea zuen Jörmungandrekin, eta artxietsai gisa ikus daitezke. Rangarökean, Thor eta Jörmungandr elkarren artean borrokatuko dira heriotzera arte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]