Edukira joan

Jacob David Bekenstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacob David Bekenstein

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1947ko maiatzaren 1a
Herrialdea Israel
 Mexiko
BizilekuaIsrael
HeriotzaHelsinki2015eko abuztuaren 16a (68 urte)
Hobiratze lekuaHar HaMenuchot (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
New York University Tandon School of Engineering (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJohn Archibald Wheeler
Hizkuntzakgaztelania
hebreera
Irakaslea(k)John Archibald Wheeler
Jarduerak
Jarduerakfisikari teorikoa, astronomoa, unibertsitateko irakaslea eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Ben-Gurion University of the Negev (en) Itzuli
Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Jasotako sariak
KidetzaIsraelgo Zientziak eta Giza-Zientzien Akademia

Jacob David Bekenstein (Mexiko Hiria, 1947ko maiatzaren 1a - Helsinki, 2015eko abuztuaren 16a) mexikar, estatubatuar eta israeldar fisikari teorikoa izan zen. Bekensteinek  funtsezko ekarpenak egin zituen zulo beltzen termodinamikaren oinarrietan eta informazioaren eta grabitazioaren arteko loturen beste alderdi batzuetan.[1]

Jacob Bekenstein Mexiko Hirian jaio zen, Joseph eta Esther (Vladaslavotsky ezkongabea) Mexikora emigratu zuten poloniar juduen semea.[2] Bere bizitzako lehen urteetan Estatu Batuetara joan zen bizitzera eta 1968an Estatu Batuetako nazionalitatea lortu zuen.[3] Israeldarra ere bazen.[4]

Bekensteinek Brooklyngo Institutu Politeknikoan ikasi zuen, gaur egungo New Yorkeko Unibertsitateko Tandon Ingeniaritza Eskolan, eta 1969an lizentziatura eta masterra lortu zituen Zientzietan. 1972an doktoratu zen Princetongo Unibertsitatean, John Archibald Wheeler-en zuzendaritzapean.[5]

Bekensteinek hiru seme-alaba izan zituen Bilha emaztearekin. Hiru seme-alabak, Yehonadav[6], Uriya eta Rivka Bekenstein, zientzialari izatera iritsi ziren.[2] Bekenstein gizon erlijioso eta fededun bezala ezagutzen zen: “Mundua Jainkoaren produktu bat bezala ikusten dut, berak oso lege zehatzak ezarri zituen eta guk lan zientifikoaren bidez deskubrituz gozatzen dugu”.[7]

Ibilbide zientifikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972an, Bekensteinek hiru artikulu garrantzitsu argitaratu zituen zulo beltzen izar fenomenoari buruz, non ilerik gabeko (no-hair) teorema postulatzen zuen eta zulo beltzen termodinamikari buruzko teoria bat aurkezten zuen. Hurrengo urteetan, Bekensteinek zulo beltzak arakatzen jarraitu zuen eta bere entropiari eta masa kuantikoari buruzko artikuluak argitaratu zituen.[4]

Bekenstein doktoretzaondoko bekaduna izan zen Texasko Unibertsitatean, Austinen, 1972tik 1974ra. Ondoren, Israelera joan zen hitzaldiak ematera eta Beer-Xevako Ben-Gurion Unibertsitatean irakastera. 1978an katedradun eta 1983an astrofisika saileko zuzendari izendatu zuten.

1990ean Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearreko irakasle bihurtu zen eta hiru urte geroago bere fisika teorikoko departamentuko zuzendari izendatu zuten.[4] 1997an Israelgo Zientzia eta Humanitateen Akademiako kide aukeratu zuten.[8] Ikasketa Aurreratuen Institutuko irakasle bisitaria izan zen 2009an eta 2010ean.[9]

Mundu osoko hitzaldi eta egoitzez gain,[5] Bekensteinek fisika teorikoko irakasle izaten jarraitu zuen Hebrear Unibertsitatean, hil zen arte, 68 urte zituela, Helsinkin (Finlandia). Ustekabean hil zen 2015eko abuztuaren 16ean, Amerikako Fisika Elkartearen Einstein Saria jaso eta hilabete gutxira, “zulo beltzen entropiari buruz egindako lan aitzindariagatik, zulo beltzen termodinamikaren eremua jaurti baitzuen eta mekanika kuantikoa eta grabitazioa bateratzeko ahalegin luzea eraldatu baitzuen”.[3][8][10]

Fisikarako ekarpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972an zulo beltzek ondo definitutako entropia izan behar zutela iradokitzen lehena izan zen Bekenstein. Zulo beltzen entropia zulo beltzaren beraren gertaeren mugaren proportzionala izan behar zela idatzi zuen. Termodinamikaren bigarren lege orokortua idatzi zuen, baita ere, zulo beltzen sistementzako. Bi urte berandaugo Stephen Hawking-ek (eta independenteki Zeldovich eta gainontzekoek) Hawkingen erradiazioaren existentzia proposatu zuenean Bekenstein-en bi ekarpenak baieztatu egin ziren. Hasiera batean Hawking Bekenstein-en ideien aurka zegoen zulo beltz batek energia ezin erradia zezakeelakoan, horrek entropia izatea desgaitzen baitzuen.[11][12] Hala ere, 1974an, Hawking-ek berak garatutako kalkulu luze baten ostean zulo beltzek partikulak emititu ditzaketela onartu zuen. Gaur egun emisio hori Hawking erradiazio moduan ezagutzen da. Bekenstein-en doktorego tesi laguntzaileak, John Archibald Wheeler-ek, berarekin egin zuen lan ilerik gabeko teorema garatzeko, “Zulo beltzek ez dute ilerik” esaldi ezguna sorutz.[13] Bekenstein-en soluzioa ez-egonkorra zela erakutsi zen, baina arloaren garapenean eragin handikoa izan zen.[14][15]

Zulo beltzen termodinamikan burututako lanean oinarriturik Bekenstein-en lotura frogatu zuen baita ere Bekenstein-ek: Energia kantitate finitu bat daukan espazioaren eremu finitu batean potentzialki gorde daitekeen informazio kopuruak maximo bat dauka (printzipio holografikoaren antzeko ideia).[16]

1982an, Bekensteinek marko zorrotz bat garatu zuen elektromagentismoaren legeak orokortzeko konstante fisiko ezegonkorrak maneiatu ahal izateko. Bere markoak egitura mehearen konstantea eremu eskalar batengatik ordezkatzen du. Hala ere, konstanteak aldatzeko marko honek ez zuen grabitatea barne hartzen.[17]

2004an, Bekenstein-ek Mordehai Milgrom-en Newtonen Dinamika Eraldatua hobetu zuen bertsio erlatibista bat garatuz. Tentsore-bektore-eskalare grabitate (TeVeS) bezala ezagutzen da grabitazio-eremu bat ordezkatzeko hiru eremu ezberdin sartzen ditu espazio-denboran.[18]

Sariak eta aitorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Wald, Robert M.. (2015-12). «Jacob David Bekenstein» Physics Today 68 (12): 68–68.  doi:10.1063/PT.3.3029. ISSN 0031-9228. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  2. a b (Ingelesez) Overbye, Dennis. (2015-08-21). «Jacob Bekenstein, Physicist Who Revolutionized Theory of Black Holes, Dies at 68» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  3. a b «Jacob Bekenstein, Black Hole Pioneer and Hebrew University Physicist, Has Died» web.archive.org 2015-08-26 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  4. a b c d Bekenstein, Jacob D.. (2015). Curriculum Vitae. .
  5. a b «UTSA Department of Physics and Astronomy» www.utsa.edu (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  6. «Yehonadav Bekenstein - Department of Materials Science and Engineering» web.archive.org 2019-11-16 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  7. Weil, Martin. (2015). Jacob Bekenstein, towering theoretical physicist who studied black holes, dies at 68. The Washington Post.
  8. a b c d (Ingelesez) «Prize Recipient» www.aps.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  9. «A Community of Scholars | Institute for Advanced Study» web.archive.org 2013-05-23 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  10. (Ingelesez) Ouellette, Jennifer. «In Memoriam: Jacob Bekenstein (1947–2015) and Black Hole Entropy» Scientific American Blog Network (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  11. (Ingelesez) Overbye, Dennis. (2015-08-21). «Jacob Bekenstein, Physicist Who Revolutionized Theory of Black Holes, Dies at 68» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  12. (Ingelesez) «'40 Years' of Black Hole Thermodynamics' at HUJ» Israel National News 2012-09-03 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  13. Harland, David M.. (2005). The big bang: a view from the 21st century. (Repr. with corrections. argitaraldia) Springer [u.a.] ISBN 978-1-85233-713-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  14. Toubal, Wahiba. (2010). No-Hair Theorems and introduction to Hairy Black Holes. Imperial College London.
  15. (Ingelesez) Mayo, Avraham E.; Bekenstein, Jacob D.. (1996-10-15). «No hair for spherical black holes: Charged and nonminimally coupled scalar field with self-interaction» Physical Review D 54 (8): 5059–5069.  doi:10.1103/PhysRevD.54.5059. ISSN 0556-2821. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  16. (Ingelesez) «The limits of information» Plus Maths (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  17. Possibilities in Parallel: Seeking the Multiverse. , Scientific American or..
  18. Bekenstein, Jacob D.. (2004-10-13). «Relativistic gravitation theory for the modified Newtonian dynamics paradigm» Physical Review D 70 (8)  doi:10.1103/physrevd.70.083509. ISSN 1550-7998. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  19. a b c d e (Ingelesez) Jacob Bekenstein. 2023-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  20. «נימוקי השופטים» cms.education.gov.il (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  21. (Ingelesez) «The Wolf Prize» Wolf Foundation (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]