Kim Basinger
Kimila "Kim" Ann Basinger (Athens, Georgia, 1953ko abenduaren 8) aktore estatubatuarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]16 urte zituenean, modelo bezala desfilatzen hasi zen eta Miss Athens Junior saria irabazi zuen. Ondoren, Miss Georgia Junior saria irabazi zuen eta New Yorkera joan zen Estatu Batuetako Miss Junior sarian parte hartzeko. Han, Ford Modeling Agencyk modelo-kontratu bat eskaini zion. Kim Basingerrek bere erabakia asko pentsatu behar izan zuen, abestu eta kantatzea nahiago baitzuen, baina azkenean kontratua sinatu zuen. Harrezkero, aldizkari askotako azalean agertu zen. Hogei urterekin top modela zen, eguneko 1.000 dolar irabazten zuen eta.
1976an, Kimek modelo izateari uztea erabaki zuen eta Los Angelesera joan zen aktore lanak egitera. Bere lanik esanguratsuenak honako hauek dira: 9½ Weeks, Batman eta L.A. Confidential. Gainera, L.A. Confidentialen egin zuen antzezpenagatik, 1997ko Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Kim Bassinger bi alditan egon da ezkonduta. Lehenengoa, 1980an, Ron Britton makillatzailearekin baina 1989an dibortziatu ziren. Bigarrena eta azkena, 1993an, Alec Baldwin aktorearekin baina 2002an dibortziatu ziren.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filmaren izenburua |
---|---|
2006 | The Sentinel |
2005 | Jump Shot |
2004 | Cellular |
2004 | Elvis Has Left the Building |
2004 | The Door in the Floor |
2002 | People I Know |
2002 | 8 Mile |
2000 | Bless the Child |
2000 | I Dreamed of Africa |
1997 | L.A. Confidential |
1994 | Prêt-à-Porter |
1994 | The Getaway |
1994 | A Century of Cinema (dokumentala) |
1993 | Wayne's World 2 |
1992 | The Real McCoy |
1992 | Cool World |
1992 | Final Analysis |
1991 | The Marrying Man |
1989 | Batman |
1988 | My Stepmother Is an Alien |
1987 | Nadine |
1987 | Blind Date |
1986 | No Mercy |
1986 | 9½ Weeks |
1985 | Fool for Love |
1984 | The Natural |
1983 | The Man Who Loved Women |
1983 | Never Say Never Again |
1982 | Mother Lode |
1981 | Hard Country |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Georgiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |