Ladysmitheko setioa
Ladysmitheko setioa | |||
---|---|---|---|
Bigarren Boerren Gerra | |||
Ladysmitheko udaletxea, borroka ostean | |||
Data | 1899ko azaroaren 2a-1900eko otsailaren 28a | ||
Lekua | Ladysmith, Natal | ||
Koordenatuak | 28°36′S 29°48′E / 28.6°S 29.8°E | ||
Emaitza | Britainiarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Ladysmitheko setioa Bigarren Anglo-Boer Gerran gertaturiko borroka luze bat izan zen, 1899ko urriaren 30etik 1900eko otsailaren 28 arte iraun zuena.
Gerraren eztanda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Britainia Handia eta Boer Errepublikaren arteko tentsioa areagotu zenean, Britainia Handiak 15.000 soldaduko bereiziriko tropa bat bidali zuen Natal-era, gerra hasiko balitz indarberritzekoak Hegoafrikara lurrunontziz iritsi arte gudari aurre egiteko gai izango zirelakoan.
Sir George White lotinant jenerala jarri zuten gizon hauen gidaritzan. Whitek 64 urte zituen eta zangoa kaltetua zeukan zaldian zihoala edukitako istripu bat zela eta. Gehien bat Indian zerbitzua egindakoa zen, eta esperientzia gutxi zeukan Hegoafrikan.
Aurkako iritzi askorena kontra, Sir Alfred Milner ofizial britainiarrarena adibidez, Boerrak ez ziren beldurtu tropa mugimendu haiek ikustean. Kontrara, britainiar gobernuak Boer errepublikengan kontrola bereganatzeko froga ikusi zuten. Transvaal gobernuko presidente zen Paul Kruger-ek irailean eraso egitea pentsatu zuen, baina Orange Estatu Askeko Steyn presidenteak (gerora Boer erresistentziaren lider espirituala bihurtuko zena) hala ez egiteko konbentzitu zuen, tarteko negoziazioak burutu zitzan. Negoziazioak guztiz hautsi zirenean, bi errepublikek gerra aldarrikatu eta urriaren 12an eraso egin zuten.
21.000 Boer Natal-era hurbildu ziren norabide guztietatik. White abisatua izan zen bere gizonak handik urrun eramateko, "Natal Triangelua" bezala ezagutzen zen Natal iparraldeko eskualdetik urrun, bi Boer errepubliken tartean geratzen baitzen lurralde hori. Hau egin ordez, White-ek bere gizonak Ladysmith herriaren inguruan bildu zituen, bereiziriko tropa bat oraindik barrurago Dundee-ra bidaliz.
Britainiar indar guztiak Talana Hill eta Elandslaagte guduaren ostean bakarrik izan ziren biltzeko gai. Boer-ak Ladysmith inguratzen zutela, White-ek Boer artilleria preso hartzeko agindua eman eta gizonak bidali zituen. Ladysmith-eko borroka penagarria izan zen emaitza, non Britainiarrak herrira bueltatu behar izan ziren 1.200 gizon galdu ondoren hilik, zauriturik ala preso eginda.
Ondoren, herria setioan egon zen 118 egunetan.