Edukira joan

Lance Armstrong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lance Armstrong

(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLance Edward Gunderson
JaiotzaPlano1971ko irailaren 18a (53 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaEddie Charles Gunderson
AmaLinda Gayle Mooneyham
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaGeneral William J. Palmer High School (en) Itzuli
Plano East Senior High School (en) Itzuli
Austin College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia, autobiografialaria, podcasterra eta triatleta
Pisua71 kilogramo
Altuera177 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

lancearmstrong.com
IMDB: nm0035790 Facebook: lancearmstrong Twitter: lancearmstrong Edit the value on Wikidata

Lance Armstrong —jaiotza izena: Lance Edward Gunderson— (Austin, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1971ko irailaren 18a) txirrindulari profesional ohia da. Historiako txirrindulari onenetarikotzat hartzen dute askok, Frantziako Tourra zazpi aldiz jarraian irabazi baitzuen (1999-2005).

1993an, txirrindularitzako munduko txapelketa irabazi zuen. Handik hiru urtera, barrabiletako minbizia aurkitu zioten Galiziako itzulian lehian ari zenean, burura eta gorputzeko beste hainbat tokitara zabalduta zegoena. Hurrengo bi urteetan, kimioterapia tratamendu gogorrak jasan behar izan zituen, azkenik sendatu zen arte. 1998 aldean itzuli zen txirrindularitzara, Paris-Niza lasterketan. Urte hartan, laugarren postua lortu zuen Espainiako Vueltan eta, horrez gain, laugarren izan zen munduko txapelketan.

Armstrong L'Alpe d'Huez igotzen

1999an, haren zuzendari Johan Bruyneelek Frantziako Tourrean lehiatzeko konbentzitu zuen, eta han Armstrong garaile izan zen, sailkapen nagusian arerioak erraz gaindituta. Handik aurrera, pixkanaka bere zerbitzurako gero eta talde lehiakorragoa antolatuz joan zen. Hala, bada, 2003ko mendeurreneko Tourrera faborito nagusitzat iritsi zen, aurreko edizioetan irabazi ostean. Urte hartan, boskarrenez jarraian, Tourreko sailkapen nagusiko garaipena lortu zuen, Miguel Indurainen marka berdinduta. Horrez gain, hurrengo bi urteetako tourretan ere gailendu zen, eta ondoren erretiroa hartu zuen txirrindulari lanbidetik.

2008ko irailaren 8an iragarri zuen hurrengo denboraldian txirrindularitza profesionalera itzuliko zela, minbiziaren aurkako bere fundazioari bultzada emateko eta beste Frantziako Tour bat irabazteko asmoz.[1] Itzulerako lehenengo denboraldi hartan, Frantziako Tourrean hirugarren bukatzea lortu zuen. Hurrengo denboraldirako, Astana taldea uztea erabaki zuen, eta RadioShack konpainiarekin batera Team RadioShack txirrindulari talde berria sortu.[2] Aspalditik Lanceren txirrindularitzako zuzendaria zen Johan Bruyneel ere batu zitzaion talde horri, geroago.[3] 2010eko Tourrean 23. postuan amaitu zuen.

Haren azken lasterketa profesionala, AEBetatik kanpo, 2011ko Tour Down Under izan zen, urtarrilaren 18 eta 23aren artean Australian jokatu zena.[4]

Hamarkada batean zabaldutako susmoei eta haren kide batzuk egindako salaketei buru emanez —Floyd Landisek, esate baterako, 2010ean salaketa publikoak egin zituen haren aurka—, 2012ko ekainean AEBetako dopinaren aurkako erakundeak (USADA) errendimendua handitzeko gaiak kontsumitzea egotzi zion,[5] 2009 eta 2010 urteetan hartutako odol laginak oinarri harturik, hala nola beste txirrindulari zenbaiten lekukotasunak. 2012ko abuztuaren 23an egozpen horien aurka ez zuela gehiago borroka egingo iragarri zuen Armstrongek.[6] Horren ondorio zuzena bide da Lance Armstrong betirako txirrindularitzatik egotzia izatea eta 1988ko abuztuaren 1etik aitzina lorturiko sariak, Frantziako Tourrean irabazitako zazpi tituluak barne, dopatzeagatik galtzea.[7][8]

Armstrong bere itzuleraren ondoren

Ekimen nabarietan lortutako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
Pink jersey Italiako Giroa 11
Yellow jersey Frantziako Tourra UT UT 36 UT 1* 1* 1* 1* 1* 1* 1* 3* 22*
Red jersey Espainiako Vuelta 4*
Munduko Txapelketa 1 4*
Legenda
Ez zuen osatu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi
1* Ondoren kendua


Aurrekoa
Marco Pantani
Frantziako Tourraren irabazlea
1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004 eta 2005
Ondorengoa
Óscar Pereiro

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lance Armstrong Aldatu lotura Wikidatan
  1. Douglas Brinkley: «Lance Armstrong Rides Again», Vanity Fair, 2008-09-09.
  2. «RadioShack and Lance to Form New Cycling Team in 2010», 2009-07-23.
  3. Brecht Decaluwé: «Bruyneel's year of living stressfully», Cyclingnews.com, 2009-10-27.
  4. Eitb.com: Lance Armstrongen azken etapa[Betiko hautsitako esteka]
  5. Lance Armstrong. (Noiz kontsultatua: 2012-06-30).
  6. [1] Lance Armstrong won't fight USADA charges. ] (Noiz kontsultatua: 2012-08-23).
  7. Lance Armstrong will be banned from cycling by USADA after saying he won’t fight doping charges. The Washington Post 24 August 2012 (Noiz kontsultatua: 24 August 2012).
  8. USADA to ban Armstrong for life, strip Tour titles. CBS News (Noiz kontsultatua: 24 August 2012).