Laura Pérez Borinaga
Itxura
Laura Pérez Borinaga | |||
---|---|---|---|
(2017) | |||
2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, 1971ko ekainaren 18a (53 urte) | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Bizilekua | Bastida | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua eta politikaria |
Laura Pérez Borinaga (Gasteiz, 1971ko ekainaren 18a) abokatu eta politikari arabarra da, Euzko Alderdi Jeltzalekoa, Bastidako alkate 2015etik.
Gasteizen jaio arren, familiaren erroak Bastidan zituen. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatua da eta abokatutzarekin erlazionatutako lanak egin izan ditu, 2001 urtetik 2015eko apirilera arte Arabako Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeko kide izan zen, adibidez[1].
2015eko ekainean iritsi zen Bastidako alkatetzara. Legealdi aldaketarekin (2019), berriz aurkezturik, bere alderdi EAJ Alderdi Popularraren atzetik geratu arren, akordioa egin zuten EH Bilduk eta EAJ-k eta horri esker Perez Borinagak jarraitu zuen alkate[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Batzarra, Euzkadi Buru. «www.eaj-pnv.eus» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- ↑ Berria. «Bastidan EAJko Laura Perez izendatu dute alkate, EH Bilduren botoekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).