Louis Ruquoy
Louis Ruquoy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Frasnes-lez-Anvaing, 1861 |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Braine-l'Alleud, 1937 (75/76 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Belgian Army (en) |
Gradua | teniente jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Louis Ruquoy edo Louis Rucquoy (1861ko azaroaren 3a – 1937) Lehen Mundu Gerraren bigarren zatian Belgikako Erresumaren Armada Burua izan zen. Haren agintean alemaniar okupaziotik aske geratzen ziren belgikar unitateek Passchendaeleko guduan borrokatu zuten, Ypreseko hirugarren guduaren testuinguru orokorrean. Lotinante-Jeneral mailara iritsi zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1861an Frasnes-lez-Buissenalen jaiota, Ruquoy 1877an Belgikako Armadan sartu zen. 1914. urterako jada Lotinante-Koronel maila zeukan eta 3. chasseurs à pied erregimentuaren komandantea zen. 1914ko Urrian bi alditan zauritu zuten Anberesko ihesian parte hartzen zuen bitartean. 1915ko Ekainaren 11an Jeneral-maior izendatu zuten eta 5. dibisioaren agintea jaso zuen.
1916ko Martxoaren 30ean Lotinante-Jeneral maila jaso zuen eta 1917ko Urtarrilean Felix Wielemansen ordezkoa izendatu zuten, ofizialki Belgikar Armada Buruaren agintaria bihurtuz. Armadaren burua zen bitartean, Alemaniar Inperioak okupatzen zituen lurretan Flandriako Kontseilua antolatu egin zen (Raad van Vlaanderen Flandrieraz), haren oinarrian mugimendu kolaborazionista Flandriarra zena. Ruquoyk argi ikusi zuen ezin zuela Flandriar nazionalismoaren berriak armadan zehar zabaltzen utzi, "Bosgarren zutabe" egoera sortu zezakeelako. Honengatik Flandriar mugimenduen alde egitea debekatu zuen eta susmagarri uste zituen pertsonak kartzelaratu zituen. Erantzun honengatik Flandriarren aldeko mugimenduek ilunpean panfletoak zabaltzen hasi zuten, flandriar soldaduen artean haien eskubideen aldeko ideiak ezartzeko helburuarekin.[1]
1918ko apirilean Cyriaque Gillainek Ruquoy Armada Buru gisa ordezkatu zuenan 5. dibisioaren agintaritzara itzuli zen. Gerraren amaieran Rhin-aldeko Belgiar okupazio armadaren agintaria izan zen.[2]
1921eko Martxoaren 25ean frantziar, Düsseldorfen eta Duisburg-Ruhrorten kokatuta zeuden britainiar eta belgikar okupazio tropen agintari izendatu zuten.[2]
Gerraren ostean Alberto I.a erregeak baroi titulua eman zion. Pierre, bere seme bakarra, Boezingetik hurbileko lubakietan hil zen 1916ko Abenduaren 26an.
Louis Ruquoy 1937an Braine-l'Alleuden hil zen.
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1919: Leopoldoren Ordenaren Kordoi Handia[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ editor., Abbenhuis, Maartje, editor. Atkinson, Neill, editor. Baird, Kingsley, editor. Romano, Gail,. The Myriad Legacies of 1917 : a Year of War and Revolution. , 227 or. ISBN 978-3-319-73685-3. PMC 1056503643. (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
- ↑ a b 1868-1923., Buat, Edmond,. (DL 2015). Journal du général Edmond Buat : 1914-1923. Perrin ISBN 978-2-262-03839-7. PMC 930946852. (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
- ↑ «Op de Balkan stijgt de temperatuur» www.ars-moriendi.be (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).