Edukira joan

Marta Jaumandreu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Jaumandreu

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarta Calvo Jaumandreu
JaiotzaMadril1971ko abenduaren 4a (52 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Talde etnikoaMediterranean race (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaCentro de Estudios Financieros (en) Itzuli master : kazetaritza digital
CEU San Pablo Unibertsitatea
(1989 - 1994) Q67146338 Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
mandarin txinera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, aurkezlea eta dibulgatzailea
Lantokia(k)Torrespaña (RTVE) (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Radio Televisión Madrid (en) Itzuli  (1995 -  1997)
Radiotelevisión Española  (1997 -

IMDB: nm4371513 Twitter: MartaJaumandreu Instagram: martajaumandreu1 LinkedIn: marta-jaumandreu Edit the value on Wikidata

Marta Calvo Jaumandreu, ezagunagoa Marta Jaumandreu izenez (Madril, 1971ko abenduaren 4a) madrildar kazetaria eta aurkezlea da.[1][2]

Marta Jaumandreu Madrilen jaio zen eta alaba bakarra da. 10 urte zituela gurasdoak banatu egin ziren eta bera amarekin biiz izan da. Ama, Maria Teresa Jaumandreu TVEko errealizadorea zen eta inoiz aurkezpenen bat edo beste egin zuen. Amaz gain, aitita eta osabak ere komunikazioan aritutakoak izan dira.[3]

Madrilgo Nuestra Señora Santa María ikastetxean hasi zituen ikasketak (1975-1990). Ondoren, Informazio Zientzietako lizentziatura lortu zuen CEU San Pablo Unibertsitatean (1990-1994), Kazetaritza digitaleko masterra egin zuen Finantza Ikasketen Zentroan, eta Protokoloa eta ekitaldien antolaketa aztertu zituen Madrilgo Merkataritza Ganberako Prestakuntza Zentroan.[4]

Kazetari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El boletín de la tarde argitalpenean egin zuen lehen lana. Ondoren, 1995eko irailetik 1997ko abuztura bitartean, Telemadrid-eko informazio-zerbitzuetan parte hartu zuen, [2]eta Panorama de actualidad, Buenos días, Madril eta Telenoticias saioen lehen edizioan lan egin zuen.[5][4]

1997ko abuztuan, RTVEn sartu zen 24 horas Kanalaren erredaktore lanetan, eta urtebete geroago (1998ko irailean) Meteorologia Arlora pasatu zen. Hantxe izan zen El tiempo saioaren aurkezleetako bat. 2007ko abuztuan postu finkoa lortu zuen RTVEn.[6] 2008ko irailean, Madrilgo lurralde-albistegia aurkeztu eta erredaktatu zuen. 2012ko uztailaren 2tik 27ra TVEren goizeko Albistegia aurkeztu zuen.

2012ko irailaren 3tik 2013ko abuztuaren 30era bitartean, TVEren Telediario 2ren aurkezlea izan zen,[7] hasieran bakarrik, eta 2013ko urtarriletik uztailera Marcos Lópezekin. 2012ko urriaren 28an aurkeztu zituen Ana Blancorekin batera,TVEn Euskal eta Galiziako Hauteskundeak 2013ko irailaren 2an, Madrilgo lurralde-albistegira itzuli zen, eta Ana Blancok ordezkatu zuen bigarren albistegian. Erabaki horren arrazoia zehaztu ez zen arren, eragina izan zuen TVEko Albistegien edizio guztietako ikusleen galerak.[8]

2014ko Eguberrietatik 2018ko udara bitartean, Fue informe mikroespazioak aurkeztu zituen 24 orduko Kanalean. Telediario 1 eta, batzuetan, Telediarios Fin de semana saioetako ordezkapenak eta oporraldiak bete zituen. Batera, Madrilgo Lurraldeko Informazioarekin uztartu zuen, zeinetan jarraitu egin duen.

Kazetaritzaren beraren lan propioaz gain, zeremonia, ekitaldi, kongresu eta sarien aurkezlea da. Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko Shadowing programaren aholkulari ere izan zen, 2017ko maiatzetik 2020ko ekainera bitartean, eta CEU San Pablo Unibertsitateko GPS programaren aholkulari da 2020tik.[9]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira jasotako batzuk:[9]

  • 2018anInformatzaileen mikrofonoa, Prentsa, Irrati, Telebista eta Interneteko informatzaileen elkarteak emana.
  • 2018an Larrialdietako Gurutze Urdina, Larrialdietako eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako ordezkariek emana.
  • 2018an Xishang saria, Xishang aldizkariak emana.
  • 2016an Irrati eta Telebista Elkarteen Federazioko Zilarrezko Antena.
  • 2009an Irrati eta Telebista Elkarteen Federazioko Zilarrezko Antena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]