Mentol
Mentola konposatu organikoa da, C10H20O formula duena, alkoholen familiakoa eta monoterpenoideen klasekoa. Modu naturalean aurkitzen da mendaren familiako hainbat landareren olioetan, hala nola basamendan eta mendafinean[1]. Argizariaren testura duen substantzia kristalinoa da, zuria edo gardena; solidoa da giro-tenperaturan, eta tenperatura horren gainetik partzialki urtzen da[2][3].
Naturan dagoen mentol-forma nagusia (−)-mentola da, eta (1R,2S,5R) konfigurazioa esleitzen zaio.
Pertsona askorentzat, mentolak freskotasun sentsazioa sortzen du arnastu, irentsi edo azalaren gainean ezartzen denean. Menda landareak mendeetan zehar erabili izan dira mina arintzeko eta elikagaietan belar aromatiko gisa[4]. Mentolak ezaugarri anestesiko lokalak eta narritaduraren aurkakoak ditu, eta eztarriko narritadura txikiak arintzeko asko erabiltzen da. Mentolak, era berean, κ-opioideen agonista ahul gisa jokatzen du[5].
Ekoizpena eta sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mentol naturala pipermint-olioa izoztuz erdiesten da. Agertzen diren mentolezko kristalak iragaziz separatzen dira.
Mentola sintitzatzeko Ryōji Noyori-k eta bere taldeak garatutako sintesi asimetrikoa usatzen da. Mirzenoa erabiltzen da lehengai gisa, beheko eskeman ikus daitekeen legez.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mentola aromatizatzaile gisa erabiltzen da hortzetako pastetan, farmazia-produktuetan[6], aerosol aire-gozagarrietan, kosmetikoetan, likoreetan, gozogintzan eta lurrinetan. Beste erabilera batzuk ere baditu industrian osagarri gisa: pintura eta laketan, itsasgarrietan, garbiketa-produktuetan, desinfektatzaileak, disolbatzaileetan eta animaliak zaintzeko produktuetan, besteak beste[3].
Isomeroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gruenwald, Joerg, ed. (2007). PDR for herbal medicines. (4. ed. argitaraldia) Thomson Healthcare ISBN 978-1-56363-678-3. (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
- ↑ Mentol. Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
- ↑ a b (Ingelesez) PubChem. «Menthol» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
- ↑ (Ingelesez) Eccles, R. (2011-04-12). «Menthol and Related Cooling Compounds» Journal of Pharmacy and Pharmacology 46 (8): 618–630. doi: . ISSN 2042-7158. (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
- ↑ Galeotti, Nicoletta; Di Cesare Mannelli, Lorenzo; Mazzanti, Gabriela; Bartolini, Alessandro; Ghelardini, Carla. (2002-04-12). «Menthol: a natural analgesic compound» Neuroscience Letters 322 (3): 145–148. doi: . ISSN 0304-3940. (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
- ↑ Ahoa garbitzeko moduak: zertarako balio du kolutorio bakoitzak?. .