Edukira joan

Nerbio troklear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerbio troklear
Xehetasunak
Identifikadoreak
LatinezNervus trochlearis
MeSHA08.800.800.120.800
TAA14.2.01.011
FMA50865
Terminologia anatomikoa

Nerbio troklearra (latinetik trochlea, polea) begiko goiko muskulu laprana inerbatzen duen nerbio motore txikia da (somatiko eferentea). IV bikote kranial edo nerbio patetiko ere deitzen zaio.

Nerbio honek hainbat berezitasun ditu:

  1. Bikote kranialen artean txikiena da (axoi kopuru txikiena du).
  2. Garezur barneko ibilbide luzeena du.
  3. Enbor entzefalikoaren dortsaldetik sortzen den bakarra da.

Kokapena eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hortaz, nerbio troklearra enbor entzefalikoaren dortsaldetik sortzen da, mesentzefalo kaudalaren mailan, eta enbor entzefalikoa inguratuz norantza dortsobentralean begirantz joango da, bertan begiaren goiko muskulu laprana inerbatzeko. Ibilbidea espazio subaraknoidearen barruan egingo du. Goiko eta atzeko arteria zerebralen artetik pasako da, gero duramaterra zeharkatuko du tentorium cerebelliren ertz librearen ondotik eta atzeko klinoide apofisitik hurbil. Ondoren, sinu kabernosoaren alboko paretatik joango da non beste bi nerbioekin elkartuko den (nerbio okulomotorea -III bikote kreaneala- eta nerbio trigeminoaren -V bikote kraniala- adar oftalmikoa (V1) eta adar maxilarra (V2)). Orbitara goiko arraildura orbitariotik sartuko da, begiaren goiko muskulu lapraneraino iritsiz.

Nukleoaren kokapena. (Anatoramako irudia)[1]

Nukleo troklearra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio troklearraren nukleoa mesentzefalo-akueduktuaren azpian kokatzen da, mesentzefaloaren alde kaudalean. Hain zuzen, mesentzefalo errostralean dagoen begiko nerbio motor komunaren (III) nukleoaren azpian.

Nukleo trokelearretik ateratzen diren axoiak alde kontralateralera bideratzen dira, hau da, ezkerreko zuntzek eskuinera egingo dute eta eskuinekoek ezkerrera. Gurutzamendua mesentzefaloaren dortsaldean kokatzen da. Hortaz, IV. bikote kranialaren nukleoa lesionatzen denean, eragina begi kontralateralean nabarituko dugu. Gainerako nukleo kranialetako lesioek, ordea, alde ipsilateralean eragiten dute (salbuespena nerbio optikoa edo II bikote kraniala).

Bikote kranialak

Muskulu honek begiko goiko muskulu laprana inerbatzen du.

Begiaren goiko muskulu lapranaren funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uzkurtzean trokleari eta bere ezarpenari esker begia behera eta kanpora biratuko du.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Lesioen jatorria maila desberdinetan egon daiteke: kortexean, nukleoan edo nerbioetan. Jatorri bakoitzaren eragina desberdina izango da, eta hori ulertzeko kontuan izan behar dugu:

  • Kortexak enbor entzefalikoko nukleoengan eragina du eta eragin hori ipsilaterala, kontralaterala edo bilaterala izan daiteke. Nerbio troklearraren nukleoaren kasuan eragina ipsilaterala da. Hortaz, kortexeko ezkerraldeko hemisferioa kaltetzen bada, adibidez, ezkerraldeko nukleoa izango da kaltetuko dena.
  • Nukleoetatik ateratzen diren zuntzak alde kontralateralera gurutzatzen dira. Horregatik, nukleoaren eragina kontralaterala izango da. Hau da, ezkerraldeko nukleoa kaltetzen bada eskuinaldeko begian somatuko ditugu sintomak.
  • Nerbioek ibilbide zuzena dute garezur barruan. Nerbioak badira kaltetzen direnak, alde ipsilateraleko begian ere kaltetuko da.

Hori guztia kontuan hartuz, lesioa kortexean edo nukleoan ematen bada, kontrako aldeko begia lesionatuko da. Enbor entzefalikotik ateratako nerbioa kaltetzen bada, ordea, alde bereko begia lesionatuko da.

Sintomak ikusmen bikoitza eta estrabismoa izango dira. Estrabismoa erdialdera (endotropia) eta gorantz (hipertropia).

[2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Anatorama proiektua» anatorama (Noiz kontsultatua: 2018-05-10).
  2. (Gaztelaniaz) Nervio troclear. 2017-10-30 (Noiz kontsultatua: 2018-05-10).
  3. (Ingelesez) Trochlear nerve. 2018-04-28 (Noiz kontsultatua: 2018-05-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]