Edukira joan

Okzitaniera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Okzitaniera
Occitan — lenga d'òc — occitan
Okzitanieraren lurraldea (1900.)
Datu orokorrak
Lurralde eremuaFrantzia, Italia, Monako eta Espainia
Hiztunak580.000
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
OfizialtasunaKatalunia
EskualdeaOkzitania
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoalatindar alfabetoa, classical norm of Occitan (en) Itzuli, Mistralian norm (en) Itzuli eta Norme bonnaudienne (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1oc
ISO 639-2oci
ISO 639-3oci
Ethnologueoci
Glottologocci1239
Wikipediaoc
IETFoc

Okzitaniera, oc-eko hizkuntza izenaz ere ezaguna (occitan, lenga d'òc), Okzitania izeneko kultur eskualdeko erromantze hizkuntza da.

Frantzian, Loira ibaitik hegoaldera mintzatzen da; halaber, Italiako Alpeetako zenbait bailara, eta aranera aldaera berezian, Araneko haranean (Katalunia).

Euskal Herriari dagokionez, Baiona, Miarritze eta Angelu aldean ere hitz egiten zen, eta Nafarroa Behereko iparraldeko herri batzuetan ere bai.

Okzitaniera Pirinioetako hegoaldean Erdi Aroan Nafarroako eta Aragoiko zenbait tokitan mintzatu zen, euskara eta nafarrera-aragoierarekin batera. Hiztunak Okzitaniatik (Gaskoniatik batez ere) jatorriz merkatariak eta artisauak ziren, Done Jakueren bidean zeuden hiri berrietan finkatuak. Jakan XIII. mendeko amaiera edo XIV. mendeko hasiera arte mintzatu zen; Lizarran eta Iruñean, XVI. mendera arte. Zenbait dokumentu ofizialetan okzitaniera ageri da, Establimentz de Jaca (XIII. mendekoa) eta Fòr de Jaca (Jakako forua) erredakzio batzuetan, adibidez

Estimazioen arabera, okzitaniera 1.939.000 pertsonak hitz egiten dute, nahiz eta oso hizkuntza ahuldua den. Izaera ofiziala Araneko haranean soilik du, aranera izenaz aitortua, katalana eta gaztelaniarekin batera. Okzitaniera eta katalanaren arteko berdintasun ugari daude, ahoskeran eta idazkeran.

Okzitanieraren hizkuntza-multzo nagusiak.
Okzitanieraren dialektoak.

Okzitaniera hainbat aldaeratan banaturik dago. Eztabaida dago aldaera horiek okzitanieraren dialektoak ote diren ala berezko hizkuntzak (gaskoiari buruz, batez ere). Haietako batzuek estandar propioak garatu dituzte, eta beraz, hizkuntzatzat har daitezke[1].

  • iparraldeko taldea (nord-occitan)
  • hegoaldeko taldea (occitan meridional)
  • gaskoia (gascon), dialekto bakarrekin

Lemosinera edo limousinera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Limousinera (lemosin) iparraldeko aldaera da, Limousin eskualdean (Frantzia) hitz egiten dena: zehazkiago, Dordoinako iparraldean eta Charente ekialdean, Angulematik ekialdera.

Auverniera (auvernhat edo auverñat) Auvernia eskualdeko zatirik handienean (Aurillac inguruan —Orlhac okzitanieraz— izan ezik), Velayko lurralde ia osoan, Bourbonnais hegoaldean, Puy-de-Dome departamenduan mintzatzen da. Halaber, Cantal, Loira Garaia, Allier eta Creuseko inguru batzuetan ere hiztunak badira. Auverniera okzitanieraren iparraldeko aldaeraren barietatea da.

Vivano-alpinera edo alpinera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vivano-alpinera (vivaroalpenc, vivaroaupenc) iparraldeko okzitanieraren parte da, eta Velayko inguru batzuetan, Vivarés iparraldean (Vivares Garaia), Dauphiné iparraldean, Nizardako (Itsas Alpeak) zati handienean, eta Alpeetan, bai Frantziako aldean eta baita Italiakoan ere (Okzitaniako haranak).

Proventzera (Provençau) Frantziako hego-ekialdean mintzatzen da, eta gaur egun bertako biztanleriaren gutxiengoak hitz egiten du. Modu azpidialektalean, halaber, Italiako ipar-mendebaldeko Alpeetako bailaretan ere badira hiztunak. Gainera, Calabriako (Italia) kostaldeko zonalde txiki batean ere (La Gardia herrian batik bat) proventzeraren hizkuntza komunitate txiki bat badago oraindik.

Nizardera (niçard, nissart, niçart) Nizan (Frantzia) eta haren lurralde historikoan (egungo Alpe Maritimoak) mintzatzen den proventzeraren azpialdaera da. Halaber, monakoerarekin batera, Monakon ere hiztun batzuk badira. Egile batzuen arabera, bestalde, nizardera hizkuntza galiar-italiarrei lotuta dago, bereziki dialekto liguriarrei, kontuan hartuz Nizako eskualdea 1860ko hamarkada arte hizkuntza hori mintzatzen zuten eta egun Italia diren lurralde horien parte zela.

Languedocera edo lengadocera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lengadocera (lengadocian) Frantziako departamendu hauetan mintzatzen da: Lozère, Garona Garaia, Ariège, Gard, Dordogne, Cantal, Pyrénées-Orientales eta Gironda. Era berean, ondoko departamenduen zati batzuetan ere hiztunak badira: Aveyron, Lot, Lot-et-Garonne, Tarn-eta-Garona, Tarn, Aude eta Hérault.

Shuadit edo judeoproventzera 1977tik hiltzat jotzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Gaskoi (hizkuntza)»

Gaskoia (gascon) okzitanieraren dialektoa da hizkuntzalari gehienentzat, nahiz eta beste batzuek hizkuntza autonomotzat hartzen duten. Gaskoiniako lurraldean hedatzen da. Halaber, gaskoiaren barruan lau aldaera nagusi bereizten dira: itsasoko landesa, barnealdeko landesa, bearnera, ariegera eta aranera (Kataluniako Val d'Aranen).

Berant Erdi Aroan eta merkatarien artean bereziki, gaskoia Aturriren hegoaldeko alde euskaldunetara hedatu zen, Angelu, Miarritze eta Baiona neurri handi batean gaskoituz. Euskal substratuaren eraginez edo, gaskoiak beste okzitaniar hizkuntzekiko ezaugarri bereziak ditu.

Sakontzeko, irakurri: «Aranera»

Aranera Val d'Aranen (Katalunia) mintzatzen da. 2006ko abuztuaren 9tik Kataluniako Autonomia Erkidego osoan hizkuntza ofizial izaera du, katalana eta gaztelaniarekin batera, Kataluniako estatutu berrian hala jasota. 1984an aranera Val d'Arango hezkuntza sisteman erabiltzeko hizkuntza izendatu zen.

Azkenik, autore batzuen ustez, frankoprovenzera edo arpitana, berezko hizkuntza bainoago, okzitanieraren aldaera edo okzitanieraren eta oïl hizkuntzen arteko trantsiziozko hizkuntza bide da.

Calandreta okzitanierazko eskolen izena da. Okzitania osoan zabalduta daude.

Okzitanierazko literaturaren sustraiak Erdi Aroko trobadoreetan daude. Horren adibide dira Dante Alighieriren ahapaldi hauek, literatura okzitaniarraren pasarterik esanguratsuenetakoak:

Tan m'abellis vostre cortes deman,

qu'ieu no me puesc ni voill a vos cobrire.

Ieu sui Arnaut, que plor e vau cantan;

consiros vei la passada folor,

e vei jausen lo joi qu'esper, denan.

Ara vos prec, per aquella valor

que vos guida al som de l'escalina,

sovenha vos a temps de ma dolor!

Zure galdera adeitsua hain zait atsegin,
Non ezin dudan eta ez dizudan ezkutatuko.
Arnaut naiz ni, negarrez eta kantuz noana;
Atsekabez dakusat iraganeko erokeria,
Eta, alai dakusat aurrez espero dudan bozkarioa.
Orain, erregutzen dizut, botere horren bidez,
Zeinak eskaileraren goialdera zaramatzana,
Oroit zaitez garaiz ene sufrimenduaz.

Lo pantais ven realitat ("Ametsak egia bihurtzen dira") leloarekin, 2013ko abenduaren 12an abiatu zuten interneten bidez okzitanierazko lehenengo telebista[2].

Erakunde eta elkarteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, Conselh de la Lenga Occitana erakundeak hizkuntza arautzen du 1996tik eta, bestetik, Institut d'Estudis Occitans elkarterik zaharrena eta eragileena da.

Conselh horren ildotik, 2011n Lo Congrès (Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana) erakunde berria sortu zuten okzitaniera arautzen duen eskualde arteko erakundea. Okzitanierari bizitasuna ematea eta haren garapenean laguntzea du helburu, hura ezagutzeko eta kodifikatzeko lan egiten du, okzitanieraren hainbat esparrutarako (lexikografia, lexikologia, terminologia, neologia, fonologia, ortografia, gramatika eta toponimia) tresnak sortuz.[3][4]

Hizkuntza-teknologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza-teknologiarako oinarrizko okzitanierarako baliabideak eta tresnak ari dira garatzen azken urteetan. 2018tik Lo Congrès erakundeak eta Toulouseko CNRS Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalak alor horretan dihardute, Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko Ixa Taldearekin lankidetzan.[4][5][6][7]

  • Còrpus deu Congrès. [8]
  • Hiztegi elebakarra: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz
  • Hiztegi elebiduna: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz eta haien ordainak beste hizkuntza batzuetan
  • Analisi morfosintaktikoa: hitzen erroa, aurrizkiak eta atzizkiak banatzea
  • Analisi sintaktikoa: taldeak osatzen dituzten hitz-segidak ezagutzea
  • Okzitanierazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako
  • Okzitanierazko testuen detektagailua: testu batean okzitaniera identifikatzea
  • Okzitanieraren aldaerez idatzitako testuen detektagailua: okzitanieraren aldaerak identifikatu eta desberdintzea
  • Frantses-okzitaniera bikotearen itzulpen automatikoa.

Erabilera-datuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an 8000 pertsonari inkesta soziolinguistikoa egin zitzaien.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.