Patxi Zabaleta
Patxi Zabaleta | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2011) | |||||||||
2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia
2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia
1995eko ekainaren 24a - 1999ko ekainaren 25a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Leitza, 1947ko maiatzaren 20a (77 urte) | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||
Familia | |||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, idazlea, abokatua eta poeta | ||||||||
Kidetza | Euskaltzaindia | ||||||||
Izengoitia(k) | Gorka Trintxerpe | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea Herri Batasuna Aralar Nafarroa Bai Nafarroa Bai 2011 Amaiur Euskal Herria Bildu Euskal Herritarrok | ||||||||
Patxi Zabaleta Zabaleta (Leitza, Nafarroa Garaia, 1947ko maiatzaren 20a) euskal politikari eta euskal idazlea da. Herri Batasunaren sortzailetakoa eta mahaikidea izan zen, eta ibilbide politiko luzea egin zuen, Iruñeko Udalean zein Nafarroako Parlamentuan. 2001ean, Batasuna prozesuaren baitan azaleraturiko desadostasunak medio, alderdi berrian sartu beharrean, Aralar Ildoa deitu korrontea beste hainbat jenderekin batera alderdi bilakarazi zuen. Nafarroa Bai bultzatzaile handienetakoa izanda, 2007ko eta 2011ko hauteskundeetarako koalizio horren Nafarroako lehendakaritzarako hautagaia izan zen. Halaber, euskaltzaina da 1986tik. Idazle gisa, Gorka Trintxerpe izengoitia erabili zuen gaztaroan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apaizgaia izan zen, baina ikasketa erlijiosoak utzita, zuzenbidea ikasi zuen. Iruñean abokatua da. 1971tik aurrera, Arturo Campion euskaltegiko lehen zuzendaria izan zen.[1] Politikagintzan, Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea (HASI) alderdian hasi zen. 1970eko hamarkadaren amaieran, Herri Batasunako sormenean jardun zuen, eta 1982 arte mahaikidea izan zen, baita 1987tik 1996ra ere.
Hala ere, HBn barnean iritzi kritikoak adierazten hasi zen; esaterako, HBren politika ETAren borroka armatuaren menpe geratzearen kontura. Barne kritikarik eza ere salatu zuen, edota diputatuek parlamentuan eserlekua hartzeari muzin egitea. 1997ko uztailean Miguel Angel Blancoren hilketa gaitzetsi zuen, alderdiko jarrera ofizialetik aldenduta.
Kritikak kritika, HBko Mahai Nazionala defendatu zuen Zabaletak 1997an, talde armatuari laguntzeagatiko akusaziotik, Espainiako Auzitegi Gorenean. Bi urte geroago, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak auzi horren gaineko Gorenaren ebazpenak bertan behera utzi zituenean, Zabaleta ere aritu zen abokatu defendatzaileen taldean eta Euskal Herritarrok alderdiaren zerrendaburua izan zen Nafarroan.
Nolanahi ere, urte horietan Aralar sortu zen. Hasiera batean, Euskal Herritarrok-en barneko korronte kritikoa zen. Lehenengo tirabirak udal hauteskundeetan suertatu ziren: instituzioetan agertu ez izana kritikatzen zien Aralarrek alderdiko hainbat kideri, baina ika-mika handiena ETAk 1998-1999ko su-etena bukatutzat jotzean gertatu zen. Bortizkeriak abertzaleen helburuen lorpena oztopatzen zuela adierazi zuen Patxi Zabaletak.
Aralarrek EHn 2002 arte segitu zuen. Orduan, Batasuna alderdia sortu zen, eta Aralarrek bertan parte ez hartzea erabaki zuen. Hori dela eta, Zabaletak eszisio hitza arbuiatzen zuen. Harrezkero mingostu dira bi alderdien arteko harremanak. Legez kanpoko Batasunaren botoez baliatzea eta espainolismoaren menpe egotea leporatzen dio Aralarri Batasunak.
2007. urteko Nafarroako Parlamenturako Nafarroa Bai koalizioaren zerrendaburu izan zen. 2009ko urrian, haren alaba Miren Zabaleta atxilotua izan zen, Batasuna alderdiaren Mahai Nazionala berregiteko taldeko kidetzat. 2011. urteko Nafarroako Parlamenturako Nafarroa Bai 2011 koalizioaren zerrendaburua izan zen. Gaur egun, Aralar-NaBai eta Bildu parlamentari taldeak elkarlanean dabiltza Nafarroako Parlamentuan, Euskal Herria Bildu parlamentari taldea egituratzeko asmoz.
2014ko azaroaren 15ean, alderdikideek Rebeka Ubera idazkari nagusi izendatu zuten eta Patxi Zabaletari ohorezko lehendakari kargua eman.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskomunia ala Zoroastroren artalde! (1977, egilea editore)
Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ukoreka (1994, Txalaparta)
- Badena dena da (1995, Txalaparta)
- Arian ari (1996, Txalaparta)
- Errolanen harria (1998, Txalaparta)
- Eneko Aristaren hilobia (2005, egilea editore)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zorion baten zainak (1972, Gero)
- Ezten gorriak (1975, Idatz)
- Bizi! (poesia) (2009, Pamiela)
Saioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako azken mariskala (1991, Txalaparta)
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Julian Gaiarre (1983, Gordailu)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sagrario ALEMAN: Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia, 2008-05-31.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Patxi Zabaleta», Literaturaren Zubitegia.
- Xan Harriague: «Baliabide anitzeko pertsona»[Betiko hautsitako esteka], Berria 2009-04-30.
- Oihana Elduaien: «Independentziarako benetako bide bakarra politika dela dio Zabaletak»[Betiko hautsitako esteka], Berria 2009-04-30.
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from apirila 2024
- 1947ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Leitzarrak
- Nafarroa Garaiko idazleak
- Euskaltzainak
- Iruñeko Udaleko zinegotziak
- Nafarroa Garaiko politikariak
- Aralarreko politikariak
- Nafarroa Baiko politikariak
- Euskal idazleak
- Euskarazko eleberrigileak
- Herri Batasuneko Nafarroa Garaiko politikariak
- Nafarroako Parlamentuko parlamentariak VIII. legealdian
- Nafarroako Parlamentuko parlamentariak VII. legealdian
- Nafarroako Parlamentuko parlamentariak VI. legealdian
- Nafarroako Parlamentuko parlamentariak IV. legealdian