Edukira joan

Rodolfo I.a Habsburgokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rodolfo I.a Habsburgokoa

Erromatarren erregea

1273 - 1291
Rikardo Kornualleskoa - Adolfo Nassaukoa
Bizitza
JaiotzaLimburg Castle (en) Itzuli1218ko maiatzaren 1a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaSpira1291ko uztailaren 15a (egutegi gregorianoa) (73 urte)
Hobiratze lekuaSpirako katedrala
Familia
AitaAlbert IV, Count of Habsburg
AmaHedwig
Ezkontidea(k)Gertrude of Hohenberg (en) Itzuli  (1245, 1245 (egutegi gregorianoa) -  1281eko otsailaren 16a)
Isabella of Burgundy (en) Itzuli  (1284ko otsailaren 6a, 1284 (egutegi gregorianoa) -  1291ko uztailaren 15a)
Seme-alabak
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 27500983 Edit the value on Wikidata

Rodolfo I.a Habsburgokoa (alemanez: Rudolf von Habsburg, latinez: Rudolphus, txekieraz: Rudolf Habsburský; Limburg-im-Breisgau, 1218ko maiatzaren 1a - Speyer, 1291ko uztailaren 15a ) Alemaniako erregea (Erromatarren erregea) izan zen 1273-1291 bitartean. Habsburgo etxeko Alemaniako lehen erregea izan zen[1].

Alberto IV.a Habsburgoko kondearen semea zen, eta harengandik jaso zituen Alsazia, Aargau eta Breisgauko lurrak. 1273an koroatu zuten Erromatarren errege Aachengo katedralean, eta hala amaitu zen Germaniako Erromatar Inperioak erregerik gabe izan zuen lehen tarte luzea (1254-1273).

Rodolfo I.a Alemania batzen eta sendotzen saiatu zen. Jaun feudalen eta, batez ere, Otakar II.a Bohemiakoaren aurka borrokatu zen. 1276-1278 bitartean, Austria, Estiria, Karintia eta Karniolako lurrak kendu zizkion hari eta, ondoren, irabazi handiak eskuratu zituen lurralde horiek feudo-ondasun bihurturik. Adolfo Nassaukoa izan zuen ondorengoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rudolf I[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodolfo I.a Habsburgokoa Aldatu lotura Wikidatan