Roger Bacon
Roger Bacon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roger Bacon |
Jaiotza | Ilchester, Somerset eta Bisley (Gloucestershire), 1220 |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Oxford, 1292 (71/72 urte) |
Hobiratze lekua | Church of Ss Edmund and Frideswide (Greyfriars Church) (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Medieval Latin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, fisikaria, teologoa, musikologoa, musikaren teorikoa, astrologoa, alkimista, itzultzailea, asmatzailea, matematikaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | William of Sherwood (en) |
Mugimendua | Eskolastika |
Izengoitia(k) | Doctor Mirabilis |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Roger Bacon (Ilchester, c. 1214 - Oxford, 1294) filosofo, zientzialari eta teologo ingelesa zen, frantziskotarren ordenakoa. Doctor Mirabilis (latinez, "doktore miresgarria") goitizenarekin ezagutzen da.
Bere aurreko autore arabiarren lanetan inspiratuta, enpirismoan jarri zuen indarra, eta metodo zientifiko modernoa proposatu zuten lehen pentsalarien artean aurkeztu izan da.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia dirudun bateko semea zen, antza, baina Henrike III.a Ingalaterrakoaren erregealdi iskanbilatsuan beren ondasunak galdu zituzten eta familiako hainbat kide erbesteratuak izan ziren.
Oxforden ikasi zuen, eta hantxe irakurri zituen Aristotelesen testuak. Frantziara bidaiatu zuen 1241ean, Parisko Unibertsitatera, Aristotelesen irakaspenak hasi berriak baitziren unibertsitate horretan. Ikasketak burututa zituela, Arteko irakaslea izan zen bertan, eta Alexandro Haleskoarekin eta Gilen Auverniakoarekin jarri zen harremanetan.
1247-1256 urte-tartean non ibili zen edo zer egin zuen ez da ondo ezagutzen, baina 1256 inguruan frantziskotarren ordenako fraide egin zen. Fraide izanik irakasle izateari utzi zion, eta 1260 ondoren bere jarduera mugatuta geratu zen, frantziskotarren estatutuak debekatu egiten baitzuen liburuak edo foiletoak argitaratzea, aurrez onarpen jakina izan gabe.
Bizitza eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bacon beti izan zen bere iritziekiko leial, egiatzat zeukanari eusten zion, eta ados ez zegoenari erasotzen zion, eta horrek arazo handiak ekarri zizkion behin eta berriz. 1256an, frantziskotarren ordenaren alderdi zientifikoaren buruzagi berria izendatu zuen: Richard Cornwell. Iraganean desadostasun handiak izan zituzten Baconek eta Cornwellek. Bacon Frantziako monasterio batera eraman zuten, eta 10 inguruan idazkien bidez komunikatu zen bere kide intelektualekin.
Haren lanen artean aipatzekoak dira: Opus Maius, zientziei buruzko tratatua, 1267an Klemente IV.a aita santuari bidali ziona; Opus Minus (Opus Secundum izenaz ere ezaguna); Opus Tertium, 1268an aita santuari bidalia.
Bere idazkietan ikasketa teologikoen erreforma eskatzen du, eta maila txikiagoko gai filosofikoetan, eskolastizismoan esaterako, indar gutxiago jartzea proposatzen du. Horren ordez, Bibliak arreta-gune izan behar luke, eta teologoek jatorrizko testuetako hizkuntzak ikasi beharko lituzkete, itzulpen desegokien ondorioz Eskritura Santuen interpretazio txarrak saihesteko.
Bere garaiko, eta agian edozein garaitako, bururik argienetakoa zuen, eta nahiz eta desabantaila eta atzerapen asko pairatu, aurkikuntza asko egin, eta beste batzuetara hurbildu egin zen. Ez zen agintariei, ez arlo zientifikoan eta ez arlo teologikoan, itsu-itsuan segitzearen aldekoa.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger Bacon |