Sade Adu
Sade Adu | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Helen Fọláṣadé |
Jaiotza | Ibadan, 1959ko urtarrilaren 16a (65 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Cotswolds Ibadan Ekiti State (en) Holland-on-Sea (en) Londres Colchester Ocho Rios (en) Madril |
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint Martin's School of Art (en) The Stanway School (en) Colchester Institute (en) Clacton County High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta kantugilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Sade |
Izengoitia(k) | Sade |
Genero artistikoa | soula jazza funk rhythm and bluesa soft rock Cool jazza |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Portrait Epic Records |
sade.com | |
|
Helen Folasade Adu (Ibadan, Nigeria, 1959ko urtarrilaren 16a), ezagunagoa Sade Adu edo Sade izen artistikoez, britainiar musikagile eta abeslaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita nigeriarra eta ama britainiarra izan zituen. Lau urte zituela, Ingalaterrara joan zen amarekin bizitzera. Moda diseinua ikasi zuen Londresko Central Saint Martins ikastetxean. 1980 aldean, Arriva izeneko latin funk taldean hasi zen abesten. 1981etik 1983ra, Pride taldearen abeslaria izan zen. Ondoren, Sade taldea osatu zuen, Prideko Stuart Matthewman (saxoa), Andrew Hale (teklatuak) eta Paul Spencer Denmanekin (baxua). 1984an kaleratu zen Diamond Lifek, taldearen lehenbiziko diskoak, arrakasta handia izan zuen[1]. Ray St. Johnekin batera ondutako Smooth Operator abestia Britainia Handiko eta mundu osoko abesti zerrendetako lehenengo postuetara iritsi zen[2]. 1985eko artista berri hoberenaren Grammy Saria irabazi zuen[1].
28 urteko ibilbidean Sadek estudioko 6 album baino ez du argitaratu. Hala ere, Britania Handiko musikaren historiako emakume abeslari arrakastatsuena da[3].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diamond Life (Epic, 1984). Platinozko 4 disko AEBetan[4].
- Promise (Epic, 1985). Platinozko 4 disko AEBetan[5].
- Stronger Than Pride (Epic, 1988). Platinozko 3 disko AEBetan[6].
- Love Deluxe (Epic, 1992). Platinozko 4 disko AEBetan[7].
- Remix Deluxe (Epic, 1992). Japonian.
- The Best of Sade (Epic, 1994). Platinozko 4 disko AEBetan[8].
- Lovers Rock (Epic, 2000). Platinozko 3 disko AEBetan[9].
- Lovers Live (Epic, 2002). Urrezko diskoa AEBetan.
- Soldier of Love (Jive Epic, 2010). Platinozko diskoa AEBetan[10].
- The Ultimate Collection (RCA Records, 2011)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Sade Mtv.es
- ↑ Sade Euskadi.net
- ↑ Sade displays her youthful looks as she dresses down after her glamorous magazine cover hits the shelves Dailymail.co.uk
- ↑ American album certifications – Sade – Diamond Life Recording Industry Association of America
- ↑ American album certifications – Sade – Promise
- ↑ American album certifications – Sade – Stronger Than Pride Recording Industry Association of America
- ↑ American album certifications – Sade – Love Deluxe Recording Industry Association of America
- ↑ American album certifications – Sade – The Best of Sade Recording Industry Association of America
- ↑ American album certifications – Sade – Lovers Rock Recording Industry Association of America
- ↑ American album certifications – Sade – Soldier of Love Recording Industry Association of America
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sade Adu |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala