Edukira joan

Sannai-Maruyama arkeologia eremua

Koordenatuak: 40°48′42″N 140°41′44″E / 40.81167°N 140.69556°E / 40.81167; 140.69556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jōmon Aroko etxe luze baten berreraikuntza.

Sannai-Maruyama arkeologia eremua (japonieraz: 三内丸山遺跡?) , Japoniako Honshu uhartearen iparraldeko muturrean dagoen Aomori hiriko eremu arkeologikoa da.

Aurkikuntza eta izendapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jōmon Aroko aztarnak dituen eremu hau 1992an aurkitu zen baseball estadio bat egiteko lanak hasi zirenean, dena dela inguruan hainbat indusketa eginak zituzten 1953 eta 1967 artean.

Sannai-Maruyama arkeologia eremua Arkeologoentzao Jōmon Aroko sedentarismoa ulertu eta ikertzeko oso baliagarria da, izan ere etxe luzeen eta biltegien zimentuak aurkitu baitira. Agertzen ari den informazio andanarengatik Japoniako Eremu Historiko Berezi Nazionala izendatu zuten 2000an.

Sannai-Maruyamaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sannai-Maruyama k.a. 3900 urtearen inguruan populatu zen. Lehenengo iritsi zirenak 3-4 metroko diametroko zuloa zuten bizileku zirkularrak egin zituzten. 500 zulotatik gora aurkitu dira. Elikagaiak ere zuloetan sartzen zituzten. Hauek oraindik ez ziren sedentarioak.

K.a. 2900 inguruan biztanleen bizimodua aldatu egin zen. Eraikinak egiten hasi ziren eta sedentarismoa hartu zuten bizimolde. "Etxe luzeak" eraiki zituzten, oinarri obalatudunak. Aurkitu den luzeenak 32 metrotako luzera dauka. Etxe hauek bizitzeko, errezutarako edo asanbladak egiteko erabiltzen ziren.

Eremuko eraikin ezagunena sei zutabe dituen egitura da, k.a. 2600 urte inguruan altxatua. Zutabe bakoitzak metro bateko diametroa du eta zutabeen arteko tartea 4´2 metrotakoa da, eta plataforma bat esuten zutela uste da. Bere tamaina eta egiturak monumentu bat edo talaia bat izan zitekeela iradokitzen du.

Sannai-Maruyamaren okupazioa k.a. 2300 inguruan bukatu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


40°48′42″N 140°41′44″E / 40.81167°N 140.69556°E / 40.81167; 140.69556