Edukira joan

Sergio Ramírez Mercado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sergio Ramírez Mercado

(2011)
Nikaraguako Presidenteordea


Nikaraguako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
JaiotzaMasatepe1942ko abuztuaren 5a (82 urte)
Herrialdea Nikaragua
BizilekuaMadril
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaNikaraguako Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, abokatua eta politikaria
Enplegatzailea(k)Berlingo Unibertsitate Librea
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Nicaragüense de la Lengua (en) Itzuli
Genero artistikoaProsa

sergioramirez.com eta centroamericacuenta.com
Facebook: escritorsergioramirez Twitter: sergioramirezm Edit the value on Wikidata

Sergio Ramírez Mercado (Masatepe, Masaya, 1942ko abuztuaren 5a) nikaraguar politikaria eta idazlea da. Movimiento Renovador Sandinista (MRS, Berritze Mugimendu Sandinista) taldeko buruzagia.

Zuzenbide-ikasketak egin zituen, Leongo Unibertsitate Nazionalean (1964). Ikasle-garaian egin zituen lehen urratsak politikan. 1968an, Erdialdeko Amerikako Unibertsitate Batzorde Gorenaren idazkari nagusi izatera iritsi zen, Costa Rican. Politikarako urrats nagusia 1975ean egin zuen, Frente Sandinistako (Frente Sandinista de Liberación Nacional, FSLN) kide egin zenean, Junta de Gobierno de Reconstrucción Nacional delakoan (Berreraikuntza Nazionaleko Gobernu Batzordean) sartu zen. Lau urte geroago, Iraultza Sandinistaren garaipenaren ondoren (1979), batzordeko buruzagitza lortu zuen. Garaipena azaroko hauteskunde orokorretan gauzatu zen; Ramírez bere herrialdeko lehendakariorde bihurtu zen, Daniel Ortegaren agintaritzapean. Besteak beste, Erdialdeko Amerikan bakea lortzeko Esquipulasen egin zen hitzarmenean parte hartu zuen. 1990eko otsaila arte eutsi zion lehendakariorde-karguari, Frente Sandinistak hauteskundeak galdu arte, alegia. Porrotaren ondorioak berehala azaleratu ziren FSLNn. 1993ko azaroan, Nikaraguako pribatizazioak arautzeko lege-aurreproiektuaren kariaz, bera eta Ortega aurrez aurre jarri ziren. FSLNren zuzendaritza-batzordeak bazterrera utzi zuen Ramírez hurrengo urtean, eta alderdian zituen karguak galduz joan zen militante soil bihurtu zen arte. 1995eko urtarrilean, Frente Sandinista utzita, alderdi politiko berria sortu zuen, Movimiento Renovador Sandinista, eta bera da alderdiko buruzagi nagusia. 1996ko uztailean, Nikaraguako lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua, baina arrakastarik gabe.

Politikari gisa ez ezik, idazle gisa ere nabarmendu zen, gaztetandik. 1960an Frente Ventana literatura-mugimendua sortu zuen, eta izen bereko aldizkaria argitaratzeaz arduratu zen. Aipagarriak ditu, besteak beste, Cuentos (1963); El pensamiento vivo de Sandino; Castigo divino (1988) eleberria; Tropeles y tropelías alegia; Charles Atlas también muere ipuin-bilduma; Estás en Nicaragua (1985), erdi saiakera erdi memoria-liburua; Margarita, está linda la mar eleberria (Alfaguara saria eta Frantzian argitaratutako atzerritar obra onenaren Laure-Bataillon saria irabazitakoa, 1998). Urte horretan bertan Cuentos completos argitaratu zuen, botereaz idatzi dituen kontakizun guztien bilduma, Mario Benedettiren hitzaurrearekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]