Sputnik 2
Sputnik 2 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | RKK Energia |
Historia | |
Aurrekoa | Sputnik |
Hurrengoa | Sputnik 3 (en) |
Espazio jaurtiketa | 1957ko azaroaren 3a |
Atmosferan sartzea | 1958ko apirilaren 14a |
Kudeatzailea | RKK Energia |
Honen parte | Sputnik programme (en) |
Masa | 508,3 kg |
1957ko azaroaren 3an, 19:12an, Sputnik 2 (ˈsputʲnʲək ahoskatua, errusieraz: Спутник-2, 2.-Satelite) edo Prosteyshiy Sputnik 2 (PS-2, errusieraz: Простейший Спутник 2 2. Satelite Oinarrizkoa) Lurraren inguruan orbitan jarritako bigarren ontzi-espaziala bilakatu zen. Satelite honek lehenengo aldiz material biologikoa zeraman barnean. 4 metroko garaiera zuen kapsula koniko honek 2 metroko diametroa zuen. Irrati transmisoreak kokatzeko aukera ematen zuten zenbait konpartimentu barnean hartzen zituen. Horrez gain, sateliteak telemetriarako sistema, unitate programagarria, birsorkuntza eta tenperatura kudeaketarako sistema eta tresneria zientifikoa eramaten zituen. Zigilatutako kabina batean Laika txakurra zihoan, baina jatorriko izena "Kudryavka" zen.
Datu biologikoak eta ingeniariak Tral D sistema telemetrikoaren bitartez igorri ziren. Orbita bakoitzeko 15 minututan datuak igor zitzakeen Lurrera. Barnean bi espektrometro kokatu ziren eguzki erradiazioa (igorpen ultramoreak eta X izpiak ) eta izpi kosmikoak neurtzeko.