Sunti Amilibia
Sunti Amilibia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1917ko abenduaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Santiago, 2013ko apirilaren 28a (95 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
María Asunción "Sunti" Amilibia Matxinbarrena (Donostia, Gipuzkoa, 1917ko abenduaren 24a - Santiago, Txile, 2013ko apirilaren 28an ) idazle eta poeta gipuzkoarra izan zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako familia ezagun batean jaio zen. Bere birraitona Donostiako alkatea izan zen, aitona diplomatikoa eta aita artilleria koronela. Gerra Zibilaren garaian, familiak Errepublikaren alde egin zuen. Suntiren anaia Eustasio Amilibia "Txato"k, Donostiako erresistentzia gidatu zuen 1936ko udan[1].
Madrilgo Hizkuntza Akademia Nazionalean frantsesean diplomatu zen. Frantzian errefuxiatu behar izan zuen, eta gerra zibilaren ondoren Txilen hartu zuen erbestea. Txilen, Txileko Liburutegi Nazionaleko frantsesezko liburuen arduradun izan zen[2].
Hainbat kontakizun eta liburu idatzi zituen. 2006an, El Diario de la Nostalgia liburua argitaratu zuen Txalaparta argitaletxearen eskutik[3]. Liburu hau 1958an hasi zen idazten erbestetik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Dos arrasatearras prologan el libro recién publicado por Sunti Amilibia» El Diario Vasco 2006-10-29 (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de María Asunción Amilibia Machimbarrena. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2013-02-22). «Sunti Amilibia Machimbarrena en nuestro recuerdo» Intxorta 1937 Kultur Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).