Edukira joan

Triosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
D eta L glizeraldehidoa.
Dihidroxiazetona.

Triosak hiru karbono atomo dituzten monosakaridoak dira. Beren formula enpirikoa da.

Monosakarido guztietan bezala, triosek zetona edo aldehido taldeak dituzte. Zetona taldea dutenek zeto aurrizkia daramate, eta aldehido taldearenek aldo aurrizkia.

Triosa garrantzitsuenak glizeraldehidoa (aldotriosa) eta dihidroxiazetona (zetotriosa) dira, gluzidoen metabolismoan garrantzi handia dutenak (glukolisian eta Calvin zikloan, besteak beste).

Glizeraldehidoak bi estereoisomero ditu: D-glizeraldehidoa eta L-glizeraldehidoa. Dihidroxiazetonak aldiz ez du isomerorik, ez baitu karbono asimetrikorik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]