Tudanka behi
Tudanka behi | |
---|---|
Behi arraza | |
Espeziea | Bos taurus |
Jatorria | Euskal Herria Espainia ( Kantabria |
Sinonimoak | Duranga behia |
Tudanka behia edo "tudanka", (euskaraz: "duranga"), Kantabriako bertako behi arraza bat da, bereziki komunitatearen mendebaldeko aldean hedaturik dagoena. Hauetako zenbait behi, bere estimu handia zela eta, Kantabriarekin mugakideak dieren zenbait euskal eskualdetan zabalduak izan dira ere. Bizkaiko Karrantzan zein Enkarterriko beste hainbat herrietan bereziki.
Iraganean oso behi estimatua izan zen baserriko lanak egiteko. Gurdietatik tiratzeko lantegian ere famatua zen tudanka behia. Hau dela eta, Kantabriako betako beste bi arraza, campurriana behia eta lebaniega behia desagertu ziren tudankaren aurrean edo behi hauekin nahastu ziren beraien ezaugarri propiak desagertu arte.
1832en urtetik aurrera Arabako Foru Aldundiak herrialdeko behi aziendaren zentsoak burutu zituen eta bertan aipatzen ziren tudanka arrazako idi pareak herrialdean hedaturik. Tudanka behiaren inportazio hauek eragina izan dute, zalantzarik gabe, terreña behi arrazan[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez besteko pisua 320 kg. da behietan eta 420 kg. zezenetan. Behien altuera 135 zentimetro ingurukoa da, eta 150 zentimetro zezenen kasuan.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala bereziki Kantabrian hedatzen da arraza, baina historikoki baita Euskal Herriko mendebalean eta Palentziako iparaldeko zenbait herrietan; La Castilleria, La Pernía, La Lora, La Braña eta Fuentes Carrionas. Azken urtetan arraza berriro zabaldu da Euskal Herriko zenbait eskualdetara. Azienda hau oso ugaria da Saja-Besaya Natura Parkean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Contribución al estudio de poblaciones vacunas marginales en las provincias de Alava y Vizcaya: Agrupaciones bovinas Monchina y Terreña". Egilea, Patxi Gonzalez Angulo. 1991.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrazari buruzko web horrialdea