Ur-zozo
Ur-zozo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Cinclidae |
Generoa | Cinclus |
Espeziea | Cinclus cinclus |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 28 cm |
Kumaldiaren tamaina | 4,5 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 17 egun |
Ur-zozoa (Cinclus cinclus) cinclidae familiako hegazti paseriformea da. Bere habitata, Europa, Asia eta Amerikako ur guneak dira.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohi, mendiko ibai azkarren ertzean bizi dira, noraezean dabiltzanak mendiko zingiretan ere aurki daitezkeen arren. Kutsatu gabeko urak nahiago dituenez, erreka baten uren purutasunaren bioadierazle bihurtu da. Bere lumadia, nabar iluna da, papar zuriarekin. Begiak ireki eta ixten dituenean oso ikusgai duen betazal zuria du. Tamaina: 18 zentimetroko altuera eta 30eko zabalera hego baten muturretik beste hegoaren muturreraino. Ez dago sexu ezberdintasunik.
Bataz beste, 3 segundotan urperatzen da. Bere odolak, beste paseriforme batzuk baino oxigeno gehiago eraman dezake, urpean, 30 segundoz egotea ahalbidetzen diona, ohi, 10 edo 20 segundo baino gehiago sekula ematen ez dituen arren. Bere egokitzapenek, urperatzea eta ibaiaren hondotik ibiltzea ahalbidetzen diote, intsektuez elikatzeko, hegada txiki batetaz lagunduz korrontea indartsua bada. Intsektuak, ibai ohantzeko harri koskorrak irauliz aurkitzen ditu.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia soilik, intsektuez elikatzen da.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belar lehorrez eta goroldioaz egiten du habia, eta barrua buztina geruza mehe batez estaltzen du.[1] Uretatik gertu egiten du, sekula ez altuera handietan, zuhaitz, zubi eta pitzaduretan. Arrautzak jartzerako orduan, 4 eta 6 bitartean jartzen ditu, zuriak eta 26x18 milimetroko tamaina dutenak, soilik emeak erruten dituenak. Txitoak, arrautzak jarri eta hamabost egunera jaiotzen dira, eta euren bi gurasoek elikatzen dituzten hilabete inguruan, kabia uzten duten arte. Ohikoa da bikote berberak bi errunaldi egitea udaberri berean, baina bigarrena, soilik 3 edo 4 arrautzarekin.